Orain arteko ekarpenak
Ortzadarrek dantza eta musikarekin ospatuko du bere 50. urteurrena
2024/10/03
Ortzadar taldeko 350 kidek eta laguntzailek dantza eta musikaz beteko dituzte Iruñeko alde zaharreko kaleak urriaren 5ean, larunbatarekin, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko (1974-2024).
Kalejiran Hernaniko Txilibita fanfarreak eta Ortzadarko fanfarreak hartuko dute parte (gurean, gainera...
'Plaza dantza' diskoaren aurkezpena
2024/09/24
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea k datorren ostegunean, irailak 26, 2024ko ekainean fanfarreak grabatutako Plaza dantza diskoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte.
Ortzadar fanfarrearen disko berrian 29 musikarik hartu dute parte, eta plazetako dantzarako 22 musika edo pieza biltzen ditu. ...
Sanferminak 2024: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
2024/07/05
Iritsi zaizkigu San Ferminak!! Eta urtero legez ospatzeko irrikitan gaude!!
Aurten gainera gure 50. urteurrena izanik, ospakizun are bereziagoa izanen da eta programa zabala prestatu dugu.
Ongi pasa!! ...
Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean
2024/05/23
Nafarroako Dantzen Atlasaren mapa Nafarroako Geoportalean jarri dute eskuragarri.
Webgune hau Foru Komunitateko informazio geografiko eta kartografikoarekin lotutako datu, baliabide, tresna eta ezagutza guztiak eskuratzeko gune nagusia da. Sarbidea "zuen mapak" sailetik egin daiteke.
https:/...
Nafarroako Dantza Atlasaren aurkezpena Nafar Etxeetan
2024/05/17
Nafarroako dantza tradizionalaren erakusketa zabala Estatuko geografian barrena ibiliko da maiatzaren 17tik aurrera, Nafar Etxeen bitartez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Nafar Etxe eta Txokoen Federazio Nazionalarekin ...
Ortzadar dantzari txikien topaketa
2024/05/15
Datorren maitzak 25, larunbata, dantzari Txikien topaketa ospatuko dugu Ortzadar Elkartean.
Arrasate, Aranguren, Patxi Larrainzar eta Ortzadar-eko dantzariak elkartuko zaizkigu, eta egitaraua honakoa izango da:
- 11:00etan hamaiketakoa Santa Ana plazan.
- 11:30tan emanaldia Santa Ana plaza...
Navarra baila - Iruña dantza
2024/05/15
Nafarroan aberastasun kultural handia dago, bere folklorearen eta bere musika kulturaren aniztasunean islatzen dena. Dantzak nortasun kultural bat interpretatzen eta definitzen du, eta nafarrek haren bidez irudikatzen dute beren burua.
Gure ondare koreografikoan erregistratuta dauden ia 800 d...
Dantza Ikastaro Presanfermineroa
2024/04/22
Beste urte batez, udan dantzaldi guztietan aritzeko asmoarekin gabiltza berriro ere... eta motorrak berotzeko eta plazan deus jakin gabe ez aritzeko urteroko ikastaroa antolatu dugu.
Etorri gurekin ikastera! Euskal Herriko doinuak izango ditugu nagusi, baino baita europako beste zenbait doinu et...
Xeremies; Mallorca, Hernani eta Iruñeko herri musika taldeen topaketa
2024/04/19
Es Reguinyol, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak eta Txilibita Fanfarreak bilatu dute elkartzeko parada eta, ohi dutenez, kalera atera nahi izan dute haien musika herritarrekin banatzera. Pere Joan Martorell, Mikel Lasarte eta Iñaki Egurenen zuzendaritzapean, Hernanin eta Iruñean izango dira ast...
XXXVIII Folklore Jardunaldiak
2024/04/04
Datorren astean, apirilaren 8tik 13ra, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboak antolatutako Folklore Jardunaldien XXXVIII. edizioa ospatuko dugu Iruñean. Baztango folklorea aztertzeko proposamena dakargu "Baztan: dantza bere bidean" izenburupeko saioarekin.
Baztango folklore...
Orain arteko erantzunak
Ortzadar Euskal Folklore Elkartea on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian
2024/04/17
Donibane Garazin errefuxiatu gisa egondako hegoaldetarrek ez zuten soilik beren dantzak mantendu eta dantza taldeak antolatu. Bere eragina nabarmena izan zen Nafarroa Beherean sortu ziren taldeetan. 2023an Iruñeko Ortzadar Elkarteak antolatu zituen Jardunaldietan, Jojo Bidart eta Antton Luku Baxe Nafarroako dantzaren egoeraz (iraganaz, orainaz eta etorkizunaz) aritu ziren. Biak ibiliak dira Baigorri eta Donibane Garaziko dantza taldeetan. Honela azaltzen zuen Bidartek Baigorriko «Arrola» taldearen sorrera-giro hura:
<i>Arrola dantza taldea agertzen da lehen aldikotz 1942an Baigorriko kermeza batean gerlako presoen aldeko ikusgarri baten emaiteko, Bizkaiko dantzak emanez. Hori ulertzeko aipatu behar da 36ko gerlatik, edo landa, ihes egin zuten hegoaldeko eskualdunen eragina Iparraldean... Baxe Nafarroan sortuko diren dantza taldeen kafira izan zen Hazparneko eskola, han ari baitziren Roblestiarrak, bereziki Koldo Robles «Koldobika» dantza erakutsiko duena. Preseski hango eskolan zen Baigorriko gazte bat, Domingo Martiarena Artxanxurikoa. Han ikasi zituen dantza, gustukoak izanik, erakutsi zituen bere adineko herriko laguneri. Baigorriko hamar bat mutiko bildu ziren Domingoren inguruan, horietan ene aita, eta ikasi dantza horiek (Bizkaikoak) eman zituzten 1942an Baigorriko kermezan gerlako presoen alde. Errepikak musikarik gabe egiten zituzten, airea kantatuz, eta ikusgarriarentzat Baigorrin bizi zen Pako Larrañaga atabalaria aritu zen eta ezagutzen zituzten Michel Labéguerie eta Mattin Zubieta Kanboarrak etorrarazi zituzten (J. Bidart). </i>
Garazi aldean egoera berdintsu. Lukurentzat errefuxiatuek eragin zuten efektua sekulakoa izan zen:
<i>Garaztarrak taldea 1955an sortu zen apez gazte baten eskutik, Jean Hirigoyen, Garazi aldeko semea, dantzarekin lotura bat ukanen zuena bai seminarioan (Arnegiko Camino eta Hazparneko Jean Hiriart Urrutyrekin) bai eta ere aintzineko urtetan Hazparneko kolegioan, 1940 urte inguruan, Koldo Robles Arangiz han zegoelarik. Lehen harremanak xixtuarekin aita Hilario Olazaranekin ukan zituzkelarik (Baztanetik etorri fraile Lizarratarrak formatuko baititu hainbat xixtulari: Michel Labéguerie, Donetch apeza, Jean Nesprias…). Jean Hirigoyen Garazin izendatua den apez gazteak Bizkaiko eta Gipuzkoako dantzak erakutsiko ditu Garaztarrak taldeko gazteeri.</i>
Dantzari errefuxiatu horien eragin «sekulako» harek, 70ko hamarkada arte iraun zuen Nafarroa Beherean. Turismoaren gorakada eta bere desirak asetzeko erabiliko dira ere euskal dantzak. Euskal dantzak bai, baina hegoaldekoak:
<i>Memento hortan, udan, alokatzen zuten etxe guziak, logelak edo apartamenduak hilabete guzirako uztailan eta hilabete guzirako agorrilan. Behar ziren dantzariak udako. Behar ziren izigarri fite eta Banako eta ez dakit zer, eta zangoa altxatu goiti…» (Luku). </i>
Hamarkada horren bigarren aldian Antton Lukuk Mixel Aurnaga ezagutu zuen Donibane Garazin:
<i>hasten gira ibiltzen inguruan: Luzaiderat, Arnegirat eta... han bizi ziren kabalkadak, ez zen gure dantza. Nik hemezortzi urte, Mixel Aurnaguek hamabost. Beraz, oso-oso gazte ginen eta ez ginuen sobera konprenditzen, salbu Aurnaguek (A. Luku). </i>
Hurrengo urtean Fauxtinen eguna egin zen (zeinean Ortzadarrek parte hartu baitzuen) eta hor hasten da errefuxiatuen garaitik zetorren ohiturazko errepertorio horretaz hausnarketa eta apurtzea. Honela azaldu zuen Lukuk:
<i>azken finean, bazen kontradikzio haundi bat. Nonbait, bazen dantza bat, hor dantzatzen ginuena eta bazen beste dantza bat, herrietan oso bizi zena eta euskaraz transmititzen zena. Eta gurea ez (A. Luku).</i>