Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Nafarroako Dantza Atlasaren aurkezpena Nafar Etxeetan

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Dantza Atlasaren aurkezpena Nafar Etxeetan

Nafarroako dantza tradizionalaren erakusketa zabala Estatuko geografian barrena ibiliko da maiatzaren 17tik aurrera, Nafar Etxeen bitartez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak Nafar Etxe eta Txokoen Federazio Nazionalarekin lankidetzan urtero antolatzen duen ekitaldi ibiltariaren barruan.

Dantza tradizionala iparretik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera dago Nafarroan, kultur aniztasun eta aberastasun handia adieraziz. Ondare hori guztia 'Nafarroako Dantzen Atlas'ean jaso da. Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak dantzaren ikerketa etnografikoarekin duen konpromisotik sortutako proiektua da, eta dantzaren erregistro eta monitorizazio sistematikoan datza, dantzaren sustapenean, balorizazioan, transmisioan eta biziberritzean laguntzeko. 

Ekitaldia Nafar Etxeetara helduko da "El Atlas de las Danzas en Navarra/Nafarroako Dantzen Atlasa" izenburupean, eta Ortzadarren proposamenak lurraldean dauden dantza barietateei buruzko dibulgazio eta erakustaldi praktiko konbinatu bat dakar, formatu txikian.

Abiapuntua Gasteiz izango da maiatzaren 17an eta bira Logroñon (maiatzaren 24an), Bartzelonan (maiatzaren 31an) eta Barakaldon (uztailaren 21ean) izango da. Irailetik aurrera, ibilbideak Zaragoza, Valladolid, Madril, Bilbo, Valentzia, Kantabria, Sevilla eta Burgosetik jarraituko du.

1974an sortu zuten Ortzadar Iruñeko hainbat taldetako musikari eta dantzarik, tradizioa eta euskal folklorea zabaltzeko formatu berri bat sustatzeko. Horretarako, folklore-adierazpenen ikerketan eta interpretazioan izandako esperientzia berritzaileak hartu zituen erreferentziatzat. Lan horri esker, Nafarroako Erriberako dantzak, ingurutxoa eta Ihabarreko inauteriak berreskuratu ziren, besteak beste. Antropologiako Arakadia Bikaintasun Saria jaso du aurten Ortzadarrek.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea