Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Aitzina Biga

Dokumentuaren akzioak

Aitzina Biga

Ikuskizun hau, 1990ean, Euskal kultura eta hizkuntza zuberoan bultzatzeko sortu zen “Aitzindariak” elkartea prestatua izan da. Zuberoa, Euskal probintzi txikiena izanik, Euskal Herri ososan oso maitatua den ondare kultural aberatsa du, bereziki ezagunak izanik bere dantza, kantu eta herri antzerkiak.

Oraingo honetan, Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Iruñeko Udaletxearekin elkarlanean, proposamen artistiko hau gure hirira erakartzearen aldeko apostua egin du eta laguntza honi esker ikuskizuna Baluarte auditorioan izanen da ikusgai aipatutako egunean.

“Aitzina Biga” ikuskizunak dantzari, kantari, antzezle, musikari eta bertsolarien artean 110 lagun biltzen dituen, ekoizpen handia da. Ikuskizunak 2 orduko iraupena izanen du eta sarrerak salgai dira dagoeneko:

  • Aurretik: 20 €
  • Takillan, egun berean: 25 €

Herritar guztiak gonbidatu nahi dituztenak ikuskizun honetaz gozatzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea