Dokumentuaren akzioak
"Eskualdeko jantzia 100 urte" erakusketa

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Nafarroa osoa zeharkatzen duen dantza jantzien erakusketa batekin itxiko du bere berrogeita hamargarren urteurrena. Erakusketa martxoaren 18tik apirilaren 10era izanen da Nafarroako Parlamentuko atarian. Erakusketa honek Nafarroako dantza tradizionalaren jantzien baitako ibilbidea eskaintzen du, herri desberdinetako 25 jantzirekin.
1925ean Madrilen ospatutako Eskualdeko Jantzien Erakusketaren mendeurrena oroitarazten du erakusketak. Orduko hartan, Nafarroak jantzi eta argazki etnografikoen aukeraketa mugatu batekin hartu zuen parte, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Luzaideko jantziak erakutsiz. Oraingoan, Ortzadarrek erakusketa zabalago eta adierazgarriago bat aurkezten du, dantzari lotutako jantzi tradizionaletan oinarritua, hain justu. Erakusketa hau dantzaren jatorrizko herrietako elkarte eta partikularrek jantziak uzteari esker egin ahal izan da, eta horrek aberastasun kulturalaren ikuspegi osatuagoa eta benetakoagoa eskaintzea ahalbidetzen du.
Erakusketa honek Ortzadarren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien amaiera sinbolizatzen du, 1975eko martxoan Iruñeko Gayarre Antzokian jendaurrean lehen aldiz aurkeztu zen egunarekin bat eginez. Erakusketa honekin, hala, Ortzadarrek gure kultur ondarearen kontserbazio eta zabalkundearekin duen konpromisoa berresten du, Nafarroako dantza-jantzi tradizionalaren aniztasuna eta historia ezagutzera eta baloratzera gonbidatuz jendartea.
Dokumentuaren akzioak