Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 'Plaza dantza' diskoaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

'Plaza dantza' diskoaren aurkezpena

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak datorren ostegunean, irailak 26, 2024ko ekainean fanfarreak grabatutako Plaza dantza diskoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituzte.

Ortzadar fanfarrearen disko berrian 29 musikarik hartu dute parte, eta plazetako dantzarako 22 musika edo pieza biltzen ditu. Lanak Mikel Petrirenaren zuzendaritza artistikoa izan du, eta Iruñeko K estudioetan grabatu da, Alberto Porresekin.

Aipatzekoa da interpretatutako pieza gehienak argitaragabeak direla, eta horietakoren bat Ortzadarrek taldearen sorburuan egindako ikerketa-lanean jaso zuela (aurten 50 urte bete ditu, hain justu). Musika jasotzen duen USBarekin batera liburuxka bat eskaintzen da, aukeratutako doinu bakoitzaren datu labur batekin.

Fanfarrearen (talde instrumentala) musikarien hainbat belaunaldi bildu dituen lana da, eta Ortzadarren urteurrenaren baitan kokatzen da, jardueraz beteriko urtea, bestalde.

  • Aurkezpen-data: 2024ko irailaren 26a
  • Lekua: Ortzadar Txokoa. Descalzos, kalea 65. Iruñea.
  • Ordua: 19:00
  • Sarrera doan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea