Dokumentuaren akzioak
Barkoxe, beti haboxe?
Memoria kolektiboan, Barkoxe, Zuberoako dantzarekin harreman azkarra duen herri bezala ezaguna da “betidanik”. Belaunaldiz belaunaldi, dantzari eta influentzia handiko dantza-maisuak izan dira barkoxtarren artean. Zuberoako dantza modernora eraman gaituen garaian izan diren aldaketa franko, Barkoxeko herriari lotu daitezke nonbaitetik: “Garai hartan dantza eskola ainitz baziren Barkoxen! Lau edo Bost!”. Hala konfirmatu zidan behin Patrick “Kanpo” Queheillekin ukan nuen elkarrizketa batean.
Noski, askok dakigu orain, Martin Hegobürü “Heguiaphal” izan zela armadatik itzuli zenean, influentzia handia ukan zuen maisua eta bertako dantzaren garapenean garrantzitsuenetariko bat. Bere haurretik, ez dakigu erregimentuan ibilitako beste dantza-maisurik izan denik. Armadatik etorritakoak ez, baina tokiko dantza tradizioan dantza irakastera dedikatzen ziren batzuk bai.
Lehenik “Salkanka” etxean, Apheceix familia: Pierre Apheceix (1836-1897), Joseph Apheceix (1865-1936) eta Pierre Apheceix (1896-1979). Hemen hiru dantzari eta dantza-maisu izan ziren. Hegobürü aurretik ere Pierre Apheceix izeneko lehenak funtzio hori betetzen zuen. Garai hartan beti, herriko gazteek Gaztelendo auzora joateko aukera zuten Jean Goyheneix (1840-?) dantza-maisuarengana.
Jean Michel Gilcher-ek, beste bat ezagutarazten digu. Berak dio Gaztelondoko maisuaz aparte, Plazan Sapiula izenekoak dantza rakasten zuela. Hau da, Beñat Lohidoy (1847-1918), txülülari, dantza-maisu eta dantzari handia izan zen, geroago, bere hiru semeak bezala. Eta Barkoxeko herria ez baita aski handia, Txapela auzoko gazteak Eskiularaino joaten ziren han baitzen “Ezpelet” Etxeko Jean-Pierre Etchatchu (1844-1919) dantza maisua. Hegobürüren lana txikitu gabe, berekin batera, aurreko belaunaldiek, baita geroago Pierre Uthurry eta Alexis Picochet izan diren dantza-maisuek badute ardura zerbait, gaur egungo Zuberoako dantzaren eraikuntzan.
Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun?
Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.
Atalak:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03