Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Kükülleroak oilarrak dira

Dokumentuaren akzioak

Kükülleroak oilarrak dira

Egia erran beharko da, Kükülleroak dira, maskaradetako pertsonaien artean garrantzia gehiena galdu dutenak, XIX. eta XX. mendeen arteko loturan. Kükülleroak, oilarrak dira. Kukula daramate: kresta. Kaskarotak edota bolantak bezala, herriko gazteria dira.

Kükülleroak oilarrak dira

Aitzindariak oraingo moduak ezagutzen ez genituen garaian, toki garrantzitsua zuten, zamaltzainaren ondoan ibiliz eta zamaltzain-dantzan parte hartzen zuten.

Kükülleroak oilarrak dira
Lavedan Aldeko Baïar dantzariak.

XX. mendean zehar maskaradak ikusi eta deskribatu dituztenek diotenez, lore eta xingolekin hornitutako txapel bat daukate eskuan, makil apaindu bat. Jantziaren beste ezaugarriak herri eta momentuaren arabera pixka bat aldatu daitezke baina, orokorrean, oroitarazten digu, Lavedan Aldeko Baïar dantza egiteko gazteek eramaten duten jantzia.

Kükülleroak oilarrak dira
Lavedan Aldeko Baïar dantzariak.

XX. mende hasieran aldiz Georges Hérèlle-ek oroitarazten digu, haien rola aldatu dela:
“Gaur egungo Kükülleroek ez dira lehengokoen parekoak, gehienetan gazteegiak direlako eta ez dakitelako ongi dantzatzen".

Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun? 

Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.

Atalak:

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.