Baiona eta dantza maisuak

2020/11/13
Baiona eta dantza maisuak

1682an Louvois-ek "Cadets-gentilshommes" konpainiak sortu zituen. Hil zenean abandonaturik, Louis XV. erregeak berreskuratu zituen 1726an. Orduan sei konpainia sortuak izan ziren Cambray, Metz, Strasbourg, Perpinn eta Baionako zitadeletan, baita Caen-ko gazteluan.

Bakoitzak bertan bazuen omonier bat idazkera eta irakurketa irakasteko, matematika maisu bat, arma maisu bat eta dantza maisu bat. 1729ko maiatzaren 20an erreformatua, Caen eta eta Cambray-ko konpainiak Metz-ekoarekin bateratuak izan ziren. Baiona eta Perpinn-ekoak aldiz Strasbourg-ekoarekin.

Bestea, Maisu agiria, Alexandre Fournier-i 1876ko urriaren 26an, 34. erregimentuan

Hiru urtez, dantzaren irakaskuntza emana izan zen Baionako zitadelan egondako ikasleei. XIX. mendean, berriz, infanteriako erregimentuetan emandako dantzaren irakaskuntzari dagokionez, badakigu, bi dantza agiriak Baionan bertan emanak izan zirela.

Baiona, Gaztelu Zaharra

Bi gizon horiei buruz ez daukagula informazio handirik aitortu behar dizuet. Baina beste informazio batzuekin lotuz bi agiri horiek Zuberoako dantzari eta bere bilakaerari buruz zonbait gauza interesgarri irakasten dizkigu. XIX. mende bukaerako zuberotar dantzari eta maisuei dakigunaz, sei egon ziren bi erregimentu horietan soldadutza egiten.


Horiek guztiak, kalitate handiko dantzari edota maisu gisa gogoratzen ditu, gaur egun arte bertako ohiturak. Ez dago dudarik bakoitzak bere ardura daukala Zuberoako dantzaren eboluzioan. Aldiz, ez dakigu armadan bertan dantzaren irakaskuntzarik jaso duten eta hala bada ere, ez dakigu zein heinean irakaskuntza hori baliatu duten bertako tradizioa garatzeko.

Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun? 

Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.

Atalak: