Dokumentuaren akzioak
Baiona eta dantza maisuak
1682an Louvois-ek "Cadets-gentilshommes" konpainiak sortu zituen. Hil zenean abandonaturik, Louis XV. erregeak berreskuratu zituen 1726an. Orduan sei konpainia sortuak izan ziren Cambray, Metz, Strasbourg, Perpinyàn eta Baionako zitadeletan, baita Caen-ko gazteluan.
Bakoitzak bertan bazuen omonier bat idazkera eta irakurketa irakasteko, matematika maisu bat, arma maisu bat eta dantza maisu bat. 1729ko maiatzaren 20an erreformatua, Caen eta eta Cambray-ko konpainiak Metz-ekoarekin bateratuak izan ziren. Baiona eta Perpinyàn-ekoak aldiz Strasbourg-ekoarekin.
Hiru urtez, dantzaren irakaskuntza emana izan zen Baionako zitadelan egondako ikasleei. XIX. mendean, berriz, infanteriako erregimentuetan emandako dantzaren irakaskuntzari dagokionez, badakigu, bi dantza agiriak Baionan bertan emanak izan zirela.
Bi gizon horiei buruz ez daukagula informazio handirik aitortu behar dizuet. Baina beste informazio batzuekin lotuz bi agiri horiek Zuberoako dantzari eta bere bilakaerari buruz zonbait gauza interesgarri irakasten dizkigu. XIX. mende bukaerako zuberotar dantzari eta maisuei dakigunaz, sei egon ziren bi erregimentu horietan soldadutza egiten.
Horiek guztiak, kalitate handiko dantzari edota maisu gisa gogoratzen ditu, gaur egun arte bertako ohiturak. Ez dago dudarik bakoitzak bere ardura daukala Zuberoako dantzaren eboluzioan. Aldiz, ez dakigu armadan bertan dantzaren irakaskuntzarik jaso duten eta hala bada ere, ez dakigu zein heinean irakaskuntza hori baliatu duten bertako tradizioa garatzeko.
Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun?
Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.
Atalak:
- Armadan irakasten zen dantza
- Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Baiona eta dantza-maisuak
- Umeen jantzi bereziak
-
Kükülleroak oilarrak dira
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03