Dokumentuaren akzioak
Zuberoako umeen jantzi bereziak
Ongi ezagutzen ditugu maskaradetan bost aitzindariek eramaten dituzten jantziak. Ba al dakizue garai batean, Atharratzeko kantonamenduan, haurrentzako jantzi berezi bat baliatzen zela?
XX. mende hasieratik, Beñat Elgoyhen dantza-maisu handiak, bere izeneko eskolan bertan, Atharratze inguruko dantzari franko errezibitzen zituen. Haurrei, gazte-gaztetik ere dantza irakasten zien. Haur-dantzari horiek maskaradetan parte hartzeko gazteegiak baitziren, Küküllero gisa ere, Elgoyhen Jaunak, 1908tik aurrera gazte tropa batzuk presentatu zituen bertako herriko festetan eta hainbat ospakizunetan.
Orduan, tradizionala bilakatuko den jantzi berezi batez beztitzen zituen: “Zilarrez brodaturiko jaka urdin bat, galtza motza kuskuiluz apaindurik, galtzerdi eta zapata zuriak, eskuan azote jostailu bat”.
Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun?
Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.
Atalak:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Jon Iruretagoyena
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen
- Oier Araolaza on Guilcherri omenaldia Creteilen (2): "Dantza ez da liburuetan ikasten den gauza bat" 2015/01/08
- Aitor Sorazu on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03
- Aritz Ibañez Lusarreta on Entseinaria: Xiberoako maskaradetan etorri berria 2014/11/03