Dantzaren transmisioan dihardutenen biltoki izan dira Dantzan Ikasi Topaketak

2021/05/12
Dantzaren transmisioan dihardutenen biltoki izan dira Dantzan Ikasi Topaketak

Euskal dantza irakasten, transmititzen, bultzatzen diharduten irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituak elkartu dira Dantzan Ikasi Topaketetan. Euskal Herri osotik etorritako dantza sustatzaileak bildu dira Eibarren: Gasteiz, Bakio, Usurbil, Mungia, Baiona, Azpeitia, Iruñea, Iurreta, Donostia, Bilbo, Oñati, Artea edo Erandiotik etorritako 50 lagunetik gora. Transmisioaz gogoeta egin eta esperientziak konpartitzeko beta izan da egun osoko saioan.

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Puntuak, estiloa, pedagogia, musika

Puntu, aldaira, printzipio eta erregelei buruz aritu da Mikel Sarriegi Aurtzaka dantza taldeko kidea. Eredu soil eta sinpleak antzematen ditu Gipuzkoako dantzetan,  Iztuetarengan eta Europako dantza sistemen oinarrietan. Hortik aurrerako gehienak apaindurak direla dio. Dantzaren oinarrizko unitatea izendatzeko erabili izan diren urrats, pauso, puntu eta piko artean, "puntua" terminoak izandako erabilera zabala azpimarratu eta aldarrikatu du Sarriegik.

Mikel Sarriegi, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Euskal dantzaren estiloari buruz jardun da Ikerfolk elkarteko Iñaki Arregi. Dantzariaren naturaltasuna, teknika, asmoa, ereduak, proportzionaltasuna, zein ezaugarri horien argiak eta itzalak jarri ditu mahai gainean. Dantzaren transmisioan aritzeko sortzen ari diren baliabide pedagogikoak aurkeztu zituen IDBko Maitane Eyheramonhok. 

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

 

Maitane Eyheramonho, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Goizeko saioa bukatzeko eskainitako hitzaldian, dantzariek musikaren oinarrizko kontzeptu batzuk ikastearen komenientzia azpimarratu du Patxi Labordak, Bilbao Musikako eta Aiko taldeko irakasleak. Dantzariak oinekin lurrean perkusioa egiten duten musikariak direla iradoki du, eta mugimendu horren uhina gorputz osora pasatzean sortzen dela dantzakera. Dantza dantzarien arteko eta musikarekiko harreman bezala marraztu du Labordak.

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Etxeko ateak zabalik

Bazkalostean Dantzan elkartearen egoitza, Dantzan Biharrian ezagutzeko aukera izan da. Dantzan.eus webgunea elikatzeaz gain, dantzaren dokumentazioa, digitalizazioa, aholkularitza eta sustapenean bertatik egiten diren lanak eta eskura dauden baliabideak ezagutzeko aukera izan da. 

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08.zkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Josu Garate - Dantzan CC-BY-SA

Saltoa, Oñatz familia

Saltoaz aritu da arratsaldeko lehen saioan Maritzuli konpainiako Jon IruretagoienaZuberoako dantza tradizioan arrasto sakona utzi duen Elgoyen eskolako irakasbideak jarraiki egoki jauzi egiteaz aritu da, eta salto egitean garrantzia duten ezaugarriei jarri die arreta: bertikaltasuna, pliearen sakontasuna edo orkatilak indartzea, besteak beste. 

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Maite Irizar, Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Dantza taldearen antolaketa eta funtzionamenduaren azalpena ekarri du Oñatz dantza taldeko Maite Irizarrek. Oñatiko dantza taldearen datuek 67 heldu, 320 haur eta 37 irakasle— harridura eragin dute, bereziki 11.000 biztanle dituen herri batekoak direla kontuan hartuta. Ez-ohiko kopuru horiek dantzari ez-ohiko balioa ematen zaion testuinguruak azaltzen dituela erakutsi du Irizarrek. Dantzaren interpretazioan eta hedapenean kalitatea lehenesten duen eredua da, Oñatiko dantzen transmisioaren eta komunitatearen eraketan Irizartarren sendiak egindako lana balioan jartzen duena.

Dantzan Ikasi Topaketak, soka-dantza, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Dantzan Ikasi Topaketak, Eibar, 2021-05-08. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Hitzartze bakoitzaren ondotik entzuleen iritzi eta ekarpenak entzuteko aukera izan da. Topaketak, nola ez, dantzan amaitu dira. Parte hartzaileak elkarri heldu eta sokan dantzatu gara. Behin gorputza mugitzen hasita, dantza-jauziak eta mutil-dantzak ere egin ditugu. Aukeran, motz gelditu zaigu dantzarako tartea, hurrengoan izango da gehiago!

Dantzan Ikasi Topaketak 2021