Genero identitatea euskal dantzan I

2020/11/12
Genero identitatea euskal dantzan I

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Dantzan Ikasi barruan antolatutako Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan hitzaldiaren lehen zatia emitituko dugu. Oier Araolaza dantzaria eta ikertzaileak Emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide. Beheko irudian klik eginda jarraitu ahal izango da emankizuna.

*Gipuzkoako Aldundiaren ziurtagiria jaso nahi izanez gero, eman ezazue izena hitzaldian.

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Data, 1. saioa: 2020ko azaroak 12, osteguna, 19:00etan
  • Data, 2. saioa:  2020ko abenduak 17, osteguna, 19:00etan
Lide Azkue
2020/11/12 19:44
Ikusten duzu erarik soka-dantzak berriro "herrikoitzeko", Oier? Dantza-taldeetatik kanpo, esan nahi dut, herri mailan. Badago inolako ahaleginik dantza horiek berreskuratzeko eta "normaltzeko"? Adibidez, agintariengana, etab. zabaltzeko, lehen zuen funtzio soziala berreskura dezan?

Lide
Oier Araolaza
Oier Araolaza
2020/11/13 07:51
Aupa Lide! Oso ezagunak ez badira ere, hainbat eremutan mantendu dira aurreskuan sokan. Batez ere testuinguru erritualetan, baina tarteka protokolo batzuetan ere egiten dira. Gure taldean, bi erritualetan, eta baita bestelako protokolo zein ezkontzetan ere sokan ateratzen dugu aurreskua. Hain zuzen gai honen inguruan aritu ginen orain urtebete "Ez dago aurreskurik sokarik gabe" izeneko puntapio honetan:
https://dantzan.eus/kidea/puntapioa/ez-dago-aurreskurik-sokarik-gabe
Patxi Montero
Patxi Montero
2020/11/13 12:27
Kaixo Lide. Ni neu ere saiatu izan naiz eta saiatzen naiz, aukera egokia ikusten dudan aldiro, soka-dantza bat proposatzen. Nire kasuan, emaitza ona eman dute. Harrera ona.
Konturatuta nago nire ekimen hori ez dela batere ohikoa. Eta aldarrikatu nahi dut gaur egun ere berreskuratzeko edo baliatzeko moduko sistema dela, nahikoa ireki eta moldagarria, testuinguru ezberdinei modu 'naturalean' egokitzeko (ez 'antzeztua', ez fosilizatua, baina naturala).
Soka-dantzak berriro "herrikoitzearen" alde nago (zuk diozun bezala), eta helburu horretan bat egiteko prest. Gure ardura da hori sustatzea, dantzari edo dantza-eragile bakoitzarena. Kontatu nirekin.
Agintarien erabilera ere interesgarria, duda barik, baina esango nuke, "oraingo" funtzio sozial baterako, ez "lehen zuen" funtzio soziala "berreskuratzeko". Hots, ez atzera begira, lehen egiten zelako, baina gaur egin nahi dugulako, gaurko testuingururako egoki iruditu eta baliatu nahi dugulako (halaxe baldin bada...).