Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Kikerics – Zajzon (Transilvania): Hungariar eta ijitoen dantzak

2011/05/11

Transilvaniako Kikerics dantza taldea 1999an sortu zen Zajzon izeneko herrian (Errumania). Beren dantzariak Transilvaniako hungariarrak dira, beraz bere errepertorioan Transilvaniako herrialde desberdinetako dantzak egiten dituzte. Transilvaniako kultura aberatsa tarteko, Kikerics taldeak ijitoen d...

Xinglar: Aragoiko jotak

2011/05/11

1989. urtean sortu zen Xinglar taldea. Aragoiko folklorea ikertzea, sustatzea eta zabaltzea dute xede. Ez dira dantza taldea soilik, abestiak, musika, jantziak, ipuinak, kondairak, erritoak... bildu eta ezagutzera ematen dituzte. Xinglar-ek jota tradizionalak, abestiak eta bestelako dantza eta musi...

BESTE PARTITURA BATZUK

2011/05/10

Aurreko sarrera batean hainbat partitura eskuragarri jarri genuen eta badirudi ideia arrakastatsua suertatu dela. Bide horretatik jarraiturik esteka honetan beste bi dantzen partiturak doazkizue hainbat instrumentuetarako, Azkaindarrak eta Ainhoarrak alegia. ...

Semana das letras galegas

2011/05/10

Azken maiatzetan bezala, aurten ere ospatu dute elgoibarko galiziarrek beren festa. Olagarroa, lakoia, txerri-belarria... dastatzeko aukeraz gain, urtero antolatu ohi da kultur ekintzaren bat ere, tartean izaten delarik Galiziako eta Euskal Herriko folklorearen erakustaldi bat. Azken urteetan b...

LARUNBAT HONETAN, MAIATZAK 14, 2. KARRIKADANTZA

2011/05/10

Lehen Karrikadantzan iragarri genuen hilero 3. larunbatarekin eginen zela ekimena, baina hauteskundeak direla eta hilabete honetan aste bat aurreratu dugu, salbuespen gisan.
Hitzordua beti bezala izanen da, arratsaldeko 6.30etan Mercaderes karrikan.
Anima zaitezte eta zure ingurukoekin konpar...

Emakumeek soka-dantzaren gidaritza berreskuratu dute Santa Kurutzen

2011/05/09

Irati Kortabitarte aurreskulari lanetan eta Ainhoa Larrañaga atzesku, soka-dantza dantzatu da aurten ere Mandiola auzoan, Santa Kurutz ermitaren aurrean. 2003an hasi zen Kezka bertako baserritarrekin batera soka-dantza egiten, eta aurten urrats berri bat eman dugu bizitzaren soka-dantzan. Ema...

Santa Krutzeko ezpata-dantza kronika 2011

2011/05/05

Goibel esnatu da Santa Krutz eguna, maiatzaren 3a. Goibel, akaso, egun hau delako Andoaingo Santa Krutz jaien azkena. Laugarren urtea ezpata-dantza dantzatzen duguna eta laugarrena gonbidatu bereziak gurekin dantzara ekartzen dituguna. Aurten, Argia euskal dantzari taldeko dantza-maisuak izan dir...

LEHEN KARRIKADANTZAREN INGURUKO BIDEOA

2011/05/03

2011ko apirilaren 16an egin genuen lehenbizikoz "Karrikadantza" ekimena iruñean. Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Iruñeko dantzazaleak elkartzeko eta dantzan euskeraz gozatzeko ekimena da honakoa. Hilabetean behin errepikatzea da gure asmoa, beraz:...

Dantza Coliseoan: Papiroflexia

2011/05/03

Logela Multimedia eta Circle of Trust Maiatzak 6, ostirala, 20:30 Circle Of trust taldearen hip-hop dantzak (breakdance) eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak osatzen dute "Papiroflexia". Dantzariek dantza indartsua eta denbora errealean sortutako irudien sinkronizazioa...

Formazio sendo baten beharra

2011/04/28

Dantza tradizionalaren formazioan ditugun egiturazko gabeziak nola zuzendu aztertzerakoan, ikasketa formal batzuk eta titulazio bat bideratzeko interesa antzeman dugu bateko eta besteko eragileekin izandako harremanetan. Ikastaro solteekin hainbat konpetentzia eta ezagutza lantzeko aukera izaten da...

Harpidetu