Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ezpalak 2011. Eibarko emanaldiaren kronika

2011/12/22

Marka da gero eguraldiaren kontura beti zerbait esateko izatea. Coliseo antzoki barruan beti dago eguraldi bera, baina guri kalea gustatzen zaigu, eta ahal dela, plazan saiatzen gara Ezpalak jaialdia egiten. 2011ko maiatzaren 28an eguraldi ederra, eguzkitsua izan genuen Eibarren. Hain eguzkitsua, ia...

Ezpalak 2011. Iruñeko emanaldiaren kronika

2011/12/22

Aurten behintzat eguraldiaren aitzakiarik izango ez genuela argi geratu zen goiz samarretik. Alde zaharraren eguna ospatzen zen gainera Iruñean eta giroa ere ziurtatuta zegoen. Dantzari eta musikarien lana baino ez zen falta. Bazkaldu aurretik heldu ziren Iruñera Aragoi, Asturias, Galdakao, I...

Ikastaroa: Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak

2011/12/19

Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak Thierry Truffaut Data: 2012ko urtarrilak 14, larunbata Ordutegia: 10:00 – 13.00 Lekua: San Telmo Museoa, Zuloaga plaza 1, 20003 Donostia. Prezioa: 15 € Izena emateko epea: Urtarrilak 9 Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak Inauterien inguruko s...

Koko-jantzien erakusketa Armagintza Museoan

2011/12/14

Bihar inauguratuko dugu Eibarko Armagintza Museoan Koko-dantzen inguruko erakusketa. Poliki-poliki Portalea Kultur Etxeko bosgarren solairura igotzen ari dira koko-dantzari eta koko-marruak, eta mamarru, burburixo, masusta eta aixerixak beren tokia hartzen dira Museoan. Abenduaren 15etik urtar...

MORRIS DANTZA BAT GOIERRIERAZ

2011/12/11

Aspalditik dira ezagunak Inglaterrako Morris dantzak gure hainbat dantzekin lotzen dituzten teoriak . Joan den irailean, Jeremy Carter-Gordon Igartzan izan genuen bisitan , Europako ezpata-dantzak aztertzen ari den Bostongo ikerlari amerikarra. Honi ere, atentzioa eman zioten gure dantzek haie...

Uda aldean, Eskiroz-en

2011/12/09

Urtaro eta laurden pasa zaigu dagoeneko Eskiroz-en (Abuztuaren 21ean) dantza egin genuenetik. Donostiko hiri-autobusak bezala, bihar eta berandu, gu ere! Montrejeaux-eko bidaitik heldu eta berehala genuen hitzordua Iruñea ondoko herrian, eta udako bero-sapa egun horietakoa gertatu zitzaigun hura...

Arrateko Amaren dantzak: 2011ko argazki-kronika

2011/12/07

Ba horrelaxe, taldeko argazki ofizialarekin hasiko dugu 2011ko Arrateko egunaren kronika hau. Ezkerretik hasita, 1. lerroan: Anartz Fernandez, Joseba Aranzabal, Aiert Ibarbia, Aritz Iglesias, Josu Garate, Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena, Irati Kortabitarte, Oier Araolaza. 2. lerroan: En...

Dantza sustatzeko egitasmoak eztabaidatzen

2011/11/23

Pasa den azaroaren 4an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatutako Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren baitan, dantzako talde eragilearen bigarren bilera burutu zen. Bost ordu t'erdi, 9.30ean hasi eta 15:00ak arte iraun zituen bilerak, atsedenik gabe, eztabaida bizi-bizi izan baikenuen. ...

Biba Xune!!!!

2011/11/21

Gaurkoan ez nator dantzaz hitzegitera. Lehen banuen bestelako gaien inguruan solasteko beste txoko bat, baina hau da gelditzen zaidan bakarra eta barkatuko nauzue. Larunbatean Gartxot , Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordiren animaziozko filma ikusten izan nintzen. Dagoeneko banuen ikus eta senti ne...

Coque: dantza eta margolaritza lotu zituen gerrako umea

2011/11/17

Pasa den azaroaren 14an ekitaldi berezia izan dugu Portalea Kultur Etxeko dantza gelan. Carmen Kilnerren eskutik, Jose Maria Martinez Coque-ren bizitza, izaera eta lana ezagutu, eta "Balletomania" bere margo-lana eman zion Kezka dantza taldeari. Loturak izan zituen mintzagai Carmen Kiln...

Harpidetu