Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Galdakaotik San Pedrora

2013/06/26

Udaberria dantzaz betea izan bagenuen, azken asteotan berriro ere indarrez bete eta datozen emanaldiei gogotsu ekitekotan gara. Asteburuan izango ditugu bi zita garrantzitsu: larunbatean Galdakaon izango gara, eta igandean berriz Elgoibarko Idotorbe edo San Pedro auzoan. Ekainaren 29an , zapatua...

Eibarko Dantzari Eguna 2013

2013/06/26

Dantza eskolako ikasturte bukaera eta San Joan aurreko asteburua elkartzen dira Eibarko Dantzari Egunean. Ekainaren 14an, ostrial arratsaldean, Klub Deportiboko dantzariek hartu zuten Untzaga plaza, urtean zehar prestatutako zenbait dantza aurkezteko. Gipuzkoako zinta-dantza, makil txikiekikoa et...

Iruñeko Neska eta Mutil-nausiak

2013/06/25

Azken asteotan Iruñeko auzoetako festak izan dira, txandaka, ia-ia San Ferminak heldu eta pixka bat lehexeagorarte. Duela zenbait urtetik hona Maiordomoen ohitura berreskuratu eta auzo horietako bakoitzean haien dantza egin ohi dute, garai batean bezala, festei hasiera emateko. Txantreako jaien...

San Juan bezperako Soka-dantza: aurrerapena

2013/06/24

Atzo karrikaratu genuen estrainekoz, San Juan egunaren bezperan, nesken soka-dantza Iruñean. Hona hemen Karlos Iriartek ateratako argazkien aurrerapentxo bat!

Igande honetan San Juan bezperako soka-dantza Iruñean

2013/06/20

San Blas egunean egin genuen soka-dantzaren kronikan aurreratu bezala, San Juan bezperan neskek ateratako soka-dantzaren txanda izanen da. Finean, Otsailean egindako dantza bera izanen da, baina oraingoan, neskek eramanen dute dantzaren pizua eta ardura.

Ekaina hastearekin, txikiak Portugaletera

2013/06/20

Azkeneko urteetan bezala, Berriztasuna taldeak, Ekainaren 1ean Portugaleten ospatu zen Txikien XVIII Dantzaldira gonbidatu gintuen. Bertan taldeko txikiek Nafarroako zenbait dantza aurkeztu zituzten.

Sanfermin aurreko azken Karrikadantza

2013/06/10

Aurreko hilabetetan bezala, larunbat honetan arratsaldeko 6.30etan eta San Nikolas plazan Sanfermin aurreko azken Karrikadantza eginen dugu. Giro ezin hobea, eta eguraldia lagun, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada izanen dugu. Zatoz eta dantzatu gurekin!!!! ...

Besta Berri Victoria Eugenian, lehen argazkiak

2013/06/10

Bart Donostian eskainitako Besta Berri ikuskizunean Iñaki Zugastik egindako argazkien lehen sorta aurrerapena helarazi digu.  Argia dantzari taldea eta Juan Antonio Urbeltz-en "Besta Berri" ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli, Xinkako, Gure-Kai et...

GIDATUTAKO DANTZALDIAK

2013/06/04

  Plazako dantza soziala: sokan, korruan, taldeka, bikotean... denetarik. Oinarria: tradiziozko musika eta dantza Helburua: herritarrak elkarrekin dantzan ondo pasatzea Gidariak, dantzak proposatu eta beharrezko azalpenak ematen ditu. Sarrera doan eta parte hartzea libre ...

Ikasleentzako baliabideak

2013/06/04

  Ikastaroetako egitarauak: Plazako dantza tradizionala ikastaroetako egitarauak (pdf) Dantzaldien gida Dantzaldien gida: dantzaldiak non / noiz Musika Plazako dantza tradizionala ikastaroak: musika  (Dropbox)        Karpetatan antolatuta, entzungai eta deskargatze...

Harpidetu