Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan

2023/10/30

Non dute jatorria gure dantzek? Beti dantzatu al gara berdin? Jakin al daiteke noiz gertatu diren aldaketak? Zergatik gertatu dira aldaketa horiek? galderei erantzuten saiatuko gara azaroaren 18ko Dantzan Ikasiko mintegian. Mikel Sarriegik bi hamarkadatik gora daramatza Goierriko eta Gip...

Oldarraldiaren kontrako soka-dantzarako tutoriala

2023/10/27

Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina,  Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat  lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera deituak gara bertan manifest...

Folklore trabestia, drag-a eta euskal dantzak lotzen

2023/10/23

"Zer leku izango dute pertsona ez bitarrek dantza tradizionalari dagokionez?" galdera airera bota eta hausnarketarako bidea ireki nahi izan du Maruxak taldeak Folklore trabestia proiektuaren bidez. Iruñeko Mendillorri auzokoa da Maruxak taldea eta bertako kideak drag-a eta euskal dantza egiten du...

Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"

2023/10/19

Aiko taldeko Sabin Bikandi (Galdakao, 1965) musikari eta dantza-maisua elkarrizketatu du Hazi Hezi aldizkariak. Dantzaren transmisioa eta sustapenari buruzko hainbat ideia mamitsu ageri dira elkarrizketan, hona horietako batzuk: "Gauza bat da berriztea eta ikertzea, eta beste bat, moderno iza...

Gorularien dantza eta kantuei buruzko zenbait dokumentu eta testigantza

2023/10/16

Gorularien dantzak eta estanpa berreskuratu zirela 50 urte ospatu dituzte Iurretan 2023an. Berez 1886ko Durangoko Euskal Jaietarako prestatu zen dantza eta kantu sorta hau. Arku-dantza eta domingilloarekin batera "gorularien estanpa" deitu izan zaion kantu eta antzezpena prestatu ziren. Gerra Zibil...

San Bartolome eguneko soka-dantza

2023/10/12

Urteroko legez, aurten ere abuztuaren 24an San Bartolome eguneko soka dantza plazaratu genuen. Aurten, gainera, oso berezia izan zen ekitaldia. Haritz Euskal Dantzari Taldearen lehen emanaldia 1973. urteko abuztuaren 24ko soka-dantza izan zen; beraz, 50 urte egun horretan bete genituela esan dezake...

XXXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2023/10/12

Uztailaren 21ean Elgoibarko XXXVI. Nazioarteko Folklorea ospatu genuen. Badakizuenez, aurten Haritz Dantza Taldeak 50. urte bete ditu, eta oso urte berezia izaten ari da dantza taldeko partaideontzat. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren aurtengo edizioa ere hala izan da.  Hasteko, txistulari eta t...

Lehen Hezkuntzako ikasleak dantzan jarriko dituzte Madrilen

2023/10/11

Dantzan espezialistak diren irakasleak kontratatuko dituzte Madrileko erkidegoan Lehen Hezkuntzako ikasleei dantza klaseak eskaini diezazkieten. Zehazki Madrileko erkidegoan Lehen Hezkuntzan dihardutenak 13.000 ikaslek jasoko dituzte dantza eskolak ekimena martxan jartzen den lehen ikasturte honeta...

Honela laguntzen dio gorputzak burmuinari ikasketa prozesuan

2023/10/08

Gorputza ez da burmuinaren aginduen interprete hutsa. Ikasketa prozesuetan, kognizioa deritzon horretan, gorputzak berebiziko garrantzia du. Gorputza gobernatzen duten zentzumen sistemak eta motoreak ikasketa posible egiten duten prozesu kognitiboetan ere errotuta daude. Jesus Guillen neurozientzia...

ChatGTPri galdetu diogu: Hezkuntzan dantza landu beharko litzateke?

2023/10/06

Eta hona hemen Adimen Artifiziala (AI) darabilen tresnak eman digun erantzuna: Hezkuntzan dantza landu beharko litzateke? Zergatik? Bai, hezkuntzan dantza landu beharko litzateke hainbat arrazoirengatik: Gorputzaren eta buruaren arteko harremanak: Ikaskuntza, pentsamendua, sorm...

Harpidetu