Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Soberako Alardeak

2013/09/08
1)
Hondarribian eta Irunen
Aspaldian ez da giro:
jende tropa bat, lerro luzeak,
damak zaldian astiro...
Fusilarekin apuntatuta
oker egin dute tiro!
Eskarmenturik ez dugu hartzen
karramarroak berriro.
2)
Zeren izenean alardeak?
Nor edo zer gogoratuz?
Historiako gauza hau...
Erriberako euskaldunekin, beste behin
2013/09/07

Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!
Badatoz Arrateko Amarek dantzak 2013
2013/09/06
Igandean, irailaren 8an, egingo ditugu Arrateko Amaren dantzak Arraten eta Arrate egunean. Abuztuko oporrak atzean utzi eta ensaiotan aritu gara aste honetan, eta Arraten bertan egindako azken ensaioaren ondoren dena prest dago iganderako.
65 ezpata-dantzari
Urtetik urtera dantzari berriak estr...
2013ko San Ferminen kronika
2013/09/05

San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!
Igartzako dantzarien eguna
2013/09/03
Duela hilabete batzuk Beasaindik dei bat jaso eta Errosarioko Amaren ezpata-dantza bertara eramateko gonbidapena iritsi zitzaigun. Ezin ezetzik esan Aurtzaka dantza taldeko lagunei, beraz, larunbat honetan, irailak 7 Igartzako jauregiaren ondoan dantzatuko dugu.
Igartzako dantzariak (Iña...
Non izan zarete uda honetan dantzan?
2013/09/02

Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?
DANTZARI BERRI BAT IGARTZAN: ZALDIKOA
2013/08/31
Irailaren 7an Igartzako dantzariek gure urteroko agerraldia egingo dugu. Zaldikoak Jauregiko hormatik plazara jauzi egingo du, eta Elgoibarko Errosarioko Amaren kofradia etorriko da gurekin batera dantzatzera.
Zaldikoa
Orain urte batzuk J.A. Urbeltzek ohartu gintuen Jauregiko horma zaharret...
Apur batean soka-dantza
2013/08/25
Abuztuaren 22an, Elgoibarko San Bartolome jaiak ate joka genituela, herriko argazkilaria den Iñaki San Martin " Soarte "-ren Apur baten soka-dantza erakusketa inauguratu genuen. Aurten Haritz dantza taldeak 40 urte betetzen ditu, eta Elgoibarko soka-dantzari buruzko lan sorta hau gure ospakizune...
Emakumeek ere dantzatuko dute berriz Debako San Roke dantzan
2013/08/13

Abuztuaren 16an, San Roke egunean, ezpata-dantza egiten da Deban, San Roke dantza. Iaz, Gure-Kai dantza taldeak jakinarazi zuen 2013an emakumeek ere parte hartuko zutela herriko dantza nagusian. Ez da lehen aldia izango. 1967an ere dantzatu zuten emakumeek Debako San Roke dantza. 46 urte ondoren berriz ere ezpata-dantzan arituko dira emakumeak Deban, eta oraingoan, hurrengo urteetan jarraitzeko asmoarekin.
Kezka Villach-eko Kirchtag 70. jaialdian: kronika
2013/08/09
2013ko abuztuaren 1etik 4ra bitartean izan gara Villachen , Austriako Carinthia eskualdean. 60.000 biztanle inguruko herri honetan Kirchtag 70. jaialdia ospatu da. Ez da dantza jaialdi bat, eskualdeko musika, dantza, jantzi tradizionala, bertako jaki eta edariaren inguruan antolatutako festa bat...