Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

'Iturri zaharretik, indar berriz' ikuskizuna taularatuko du Oberenak larunbatean

2016/02/18

Iruñeko Oberena dantza taldeak 75 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, otsailaren 20an Baluarten izanen da, Oberenako abesbatzarekin, Valentziako etxeko banda sinfonikoarekin eta Haizaldi gaita jotzaileekin batera. Iturri zaharretik, indar berriz deitutako obra 20:00etan taularatuko da areto nagu...

Aintzane Marini, Unanuko inauterietan mamuxarro

2016/02/16

Unanuko inauterietan emakume batek muttu edo mamuxarroa jokatu du lehen aldiz aurten. Iker Tubiak egin dio elkarrizketa Berria egunkarian maskararen atzean ezkutatu den Aintzane Marini. Gaztetatik enbidia eta zirraraz bizi izan ditu inauteriak. Berak ere, kuadrilako mutilek bezala irten nahi ...

Dantzari gazteen oinak jostalari-jolas...

2016/02/15

... Adatseko biloak belarrari solas. Oskorriren Zubietan kantu ederrak deskribatzen duen giroa heltzen delarik, Iruñerriko herri batera bisitatxoa egin eta udako loreak biltzen ditugu San Juan bezperako soka-dantzan erabiliko ditugun koroak apaintzeko. ...

Neska-mutil kurduak: gerrarako armak hartuta, dantzarako eskutik helduta

2016/02/15

Govend deitzen dute turkuek, jaiotza, urteberri egun, ezkontza zein beste edozein ospakizunetan sokan, borobil irekian egiten duten dantza. Inguruko beste hainbat herritan ere dantzatzen dituzte era honetako soka-dantzak, baina beste zenbaitetan ez bezala, kurduen soka-dantzetan, ohikoa izaten da g...

Ane Albisuren hitzaldia Barakaldon

2016/02/13

Otsailaren 19an, 19:00etan, hitzaldi bat antolatu du Ibarra-kalduk, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Gaia Euskal Herriko janzkera tradizionala izango da, eta jantzi tradizionalak janzteko erak azalduko dira bertan. Lantegi moduko atala ere izango da hitzaldian, buruko zapi...

Ituren, Aurtitz eta Zubietako iñauteriak

2016/02/11

Joaren hotsek markatzen dute denbora Ituren, Aurtitz eta Zubietan. Joare hotsak dira udaberriaren iragarle. Urtarrileko azken   igandearen osteko astelehen eta asteartean jartzen dituzte joare, ttunturro eta isipuak urtez urte. Iñauteri goiztiarrenak ditugu eta egunik garrantzitsuenak aste...

Mintegia: Gipuzkoako dantzak (eta IV): Gipuzkoako dantzen sistema

2016/02/11

Goierritik abiatuta, baina Beterrin, Donostialdean edo Urolan agertzen diren pusketak baztertu gabe, dantzarako sistema zahar baten aztarnak bildu, eta horien egitura berrosatzen ahalegintzen ari da Mikel Sarriegi azken urteotan. Goizaldiren eredua hedatzerakoan, tokian-tokiko dantza-maisuak itzal...

Beurko-Bagatzako inauteriak hurrengo larunbatean

2016/02/10

Otsailaren 13ean, larunbatean, Ibarra-kaldu elkarteak berriz erakutsiko ditu Euskal Herriko zenbait herri inauteri Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetan. Aurten, aurreko urteetako ildotik aldenduko dira eta Luzaide eta Zuberoako inauteri txit ezagunak eman beharrean, inauteri ezezagunago...

Sarrigurengo festetan dantzan

2016/02/06

Eguesibarko herri txiki bat zen Sarriguren garaian. Egun, Iruñea inguruan ohikoak diren logela-auzo erraldoia da. Baina poliki-poliki ari da bizi pixka bat hartzen, bertan bizi diren auzokide gazteen ekimenari esker. Esaterako festak ospatzen dituzte ekaina erdialdean eta iaz gure dantzaldia sartu...

Dantzan irakasteko ikasten Elgoibarren eta Beasainen

2016/02/04

Hamaika lagun batu gara Elgoibar eta Beasainen Patxi Labordak proposatutako dantzan irakasteko baliabideak ikasi eta lantzen. Izan ere, urria bukaera eta azaroa hasiera bitartean hiru txandatan 100etik gora pertsonek jarraitu dituzte adi-adi Patxiren aginduak, birritan Elgoibarko Inazio Bereziartua...

Harpidetu