Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

2016/05/09
Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko Klub Deportiboaren baitan 1958an sortutako dantza taldea da Kezka. Aratusteekin hasi eta San Andres jaietara bitartean, Eibarko festa egutegian hainbat ekitaldi eta herri tradiziotan dantzatzeaz arduratzen da. Horien artean aipatzekoak dira inauterietako koko-dantzak, San Joan eguneko soka-dantza edo Arrateko Amaren dantzak. 

Euskal dantza tradizionalean ikasleak trebatzeko eta hezteko asmoz dantza eskola du indarrean Kezka dantza taldeak. Sei urterekin hasi eta hamasei urte bitartean, dantza tradizionalaren mundua ezagutzen joateko aukera eskaintzen du eskolak, eta dantza eginez gozatzeko bidea erakusten die bere ikasleei, bai Portalea Kultur Etxeko dantza-gelan eskaintzen diren eskolen bidez, baita plazan egiten dituzten emanaldien bidez ere.