Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Ezpata-dantzak, 2016eko Ezpalak jaialdiko protagonista, berriz ere

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzak, 2016eko Ezpalak jaialdiko protagonista, berriz ere

2016/05/10 09:15
Ezpata-dantzak, 2016eko Ezpalak jaialdiko protagonista, berriz ere

Ezpata-dantza Nuremberg-en (Alemania), 1600 inguruan

Oraindik izena ere ez zuen lehen Ezpalak jaialdia 2006an egin genuen, Eibarko 41. Euskal Jaian, eta ezpata-dantzak izan genituen gai. 2007an, makila-dantzen jaialdiarekin zabaldu zen jaialdia Iruñera eta 2008an hartu zuen Ezpalak izena. Hamar urteko ibilbidea borobilduz, ezpata-dantzak ditugu 2016an berriz protagonista.

Ezpata-dantzak dantza egitura moduan ulertzen ditugu gaur, ez du axola ezpatak, makilak, arkuak edo sokak erabiltzen diren, tresna horiek erabilita osatzen diren dantza egiturek ematen diote izena generoari. XV. mendean modan ziren ezpata-dantzak Europan eta XXI. mende hasieran ere modan daudela esan daiteke. Zahar-zaharrak eta berri-berriak, denetarikoak ikusi ahal izango ditugu 2016ko Ezpalak jaialdian -maiatzaren 28 eta 29an-, eta bai urrutitik (Ingalaterra edo Andaluziatik) etorritakoak eta gure hiri eta herrietan egiten direnak. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak