Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguna Ostadar Dantza Taldearen eskutik datorren igandean (maiatzak 15)

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguna Ostadar Dantza Taldearen eskutik datorren igandean (maiatzak 15)

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaiei behar bezalako amaiera emateko, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du. Aurtengoa XVI. edizioa izango da, eta azken urteetan bezalaxe, festetako azken igandean, maiatzak 15, ospatuko da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako dantza-taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar herriko txoko ezberdinetan, eta arratsaldean berriz, kale-erromeria izango da kalean zehar, herriko musika eskolako trikitilariek girotuta.

Hauek izango dira aurtengo dantza-talde gonbidatuak:               

  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)
  • Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi)

Goizeko egitaraua 11:00ak inguruan hasiko da. Talde gonbidatuetako bakoitzak euren ikuskizuna eskainiko du mugituz desfilatzen diren bitartean; besteak beste, Gipuzkoa plazan, Igartza inguruetan, Nafarroa etorbidean eta Kale Nagusian barrena ibiliko dira.  Talde guztiak 12:30ak inguruan elkartuko dira Erauskin plaza inguruan (Loinazko San Martinen estatuaren parean).

Arratsaldean berriz, 17:00etatik aurrera dantza-desfile irekia izango da Kale Nagusian zehar herriko trikitilarien eskutik. Hain zuzen, kalean dabilen edonork izango du bertan dantza eginez parte hartzeko aukera. Ostadar Dantza Taldetik topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen diegu herritar zein dantzazale guztiei Loinatz Jaiei behar bezalako amaiera emateko.

Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta Nafarroa Etorbideko frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguna Ostadar Dantza Taldearen eskutik datorren igandean (maiatzak 15)

Beasaingo Dantza Topaketen XVI. eguneko kartela

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta 40 bat lagunek osatzen dugu. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com