Maritzuli dantza konpainia – Biarritz (Lapurdi)
1999an sortu zenetik, Biarritzeko herriko etxearen sustengua dauka Maritzuli konpainiak, baita Euskal Kultur Erakundearena eta Malandain Ballet Biarritz-zentro koreografiko nazionalarena ere. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, Maritzuliren zeregina euskal dantza ikertu, babestu eta transmititzea izan da, eta bere sorkuntza-lanei esker gure kulturan hain garrantzitsua den dantza arraberritzea.
Ibilbide osoan Juan A. Urbeltzen maisutza funtsezkoa da. 2014an Biarritzeko kaleetan aurkeztu zuten San Martin Ezpata-dantzarekin tradizioan oinarrituta tradizioa berritu eta eredu ikusgarriak plazaratzeko lanean urrats berria eman zuen Maritzulik.