Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Ezkaroze 2019 bandera-dantza
Bandera dantzatu dute Ezkarozeko Karmen jaietan. Ezkaroze Zaraitzuko hiriburua da, nahiz eta Otsagabia den biztanle gehien dituena herria. Uztailaren 16tik 20ra ospatzen dituzte herriko jai nagusiak eta festei hasiera emateko suziria bota eta bandera dantzatzen dute. Herritarrek, bailarako arropa tradizionalak soinean dituztela segizioa egiten dute txupinazoa bota ondoren, erraldoien eta dultzaineroen laguntzaz. Jarraian udalerriaren ikur den Ezkarozeko bandera-dantzatzen du Unai Mantxok. Irudietan ikus dezakegu aurtengo jaietako bandera-dantza. Irudiak: Mendixut-aldizkaria. Bandera-dantza, Ezkaroze, 2019-07-16.
Dokumentuaren akzioak