Dokumentuaren akzioak
Oñati: Korpus 2020 banangoa
Aurten banangoa bakarrik dantzatu dute Oñatiko Korpus egunean. Oñatiko dantzariek hiru eguneko lana izan ohi dute Korpus jaietan, baina aurtengoa igandeko elizkizunera murriztu da. Pandemia dela eta aurreko eguneko dantzarien eginkizunak eta igandeko prozesioa bertan behera gelditu dira. Hala ere, korpus-dantzarien kaskaineten doinua ez da guztiz isildu. 1972tik, dantzariek elizako aldarean dantzatu izan dute. Urte hartan eguraldi txarragatik hasi ziren barruan dantzatzen eta orduz geroztik urtero hala egin izan dute. Aurten meza ospatzea erabaki da azkenean eta dantzariek ere parte hartu dute konsagrazio garaian eta meza amaieran. Mikel Bian kapitainak azaldu moduan, aurten ez dute izan motorrak berotzeko aukerarik. Sakristian jantzi eta zuzenean igo dira aldarera dantzara. Aukeran motz, baina dena pentsatu moduan irten da eta gustura eta hurrengo urterako inoiz baino gogo handiagoarekin bukatu dituzte lanak korpus-dantzariek. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Korpus, banangoa, Oñati, 2020-06-14.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak