Dokumentuaren akzioak
Bideoak
Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga: Leiho zikin, zeru garbi
Oihana Vesgak eta Nerea Gurrutxagak elkarrekin sortu dute Leiho zikin, zeru garbi dantza pieza. Lagun bezala dituzten elkarrizketak eta dantzan egiten dituzten mugimendu eta ariketetatik abiatuta aztertu nahi dute emakumearen espazioa erreklamatzea zer den. Sortutakoak 15 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean egindako egonaldian osatu dute lana. Pieza lau zatitan banatu dute eta mugimendua eta ahotsa lantzen dituzte. Bi espazio bereizi dituzte lanean zehar, karratu barrukoa eta kanpokoa eta kanpo eta barne espazioaren arteko esanahiekin jolastu dira. Espazioak gorputzean duen eragin zuzena aztertu dute, mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan jarri, eta dantzaren bidez adierazpide berriak arakatuta. Emakume izatearen inguruko kezkak, bizitzen dituzten desorekak edota zalantzazko egoerek emakumearen espazio komunikatiboa, fisikoa eta tenporala aldarrikatzeko beharra eragin die. Leiho zikin, zeru garbi, Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga, Sortutakoak 15, Gipuzkoako Dantzagunea, 2020-03-04.
Dokumentuaren akzioak