Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Men of Essex: Morris dantzak 1981

Nazioarteko Folklore Jardunaldia ospatu zen Donostian 1981. urtean. Eusko Ikaskuntzaren Folklore saila eta Argia euskal dantzari taldea izan zituen, besteak beste, antolatzaile, eta jardunaldi akademikoak eta folklore emanaldiak uztartu zituen. Ingalaterrako morris dantza talde batek Costwold, North Cumberland eta Yorkshire-ko zenbait dantza eskaini zituen. Peter Oakleyk gidatu zuen taldea, Lucile Armstrong-en babesarekin, eta Men of Essex izenarekin eskaini zuten emanaldia. Argia dantzari taldeak helarazi digu emanaldiko bideoa. Men of Essex, Donostia, 1981.

Eguneratzea (2014-03-10)

Donostian 1981ean izan zen dantzarietako batek, Mike Wilkinson-ek idatzi digu, Essex-etik. Donostian eskainitako emanaldiari buruzko hainbat xehetasun eman dizkigu. Berak esan digunez, taldea Donostiako ekitaldirako propio osatu zuen Peter Oakelyk, eta Mikel Wilkinson-ekin berarekin batera best 5 dantzarik osatu zuten: bi dantzari Thaxted Morris taldekoak ziren (Peter Lawrence da horietako bat), beste bi Chelmsford Morris taldekoak, eta beste bat Standom Morris taldekoak. Emanaldi horretarako hautatu zuten Men of Essex izena, baina berak dakienik ez zuten inoiz berriz erabili izen hori. Morris dantzen hiru estilo desberdin erakutsi zituzten bere emanaldian: Ingalaterrako iparraldeko Rapper ezpata-dantzak, Ezpata luzeen dantzak (Long sword dances) eta Costwold makila eta zapi-dantzak. Bideoa ikusita, bertan ageri diren dantzen zerrenda zehatza egin digu Mikel Wilkinson-ek. Horra:

Men of Essex - Donostia, 1981

  1. Fools Jig From the village of Bampton, Oxfordshire.
  2. Dancers walk on. Music Winster processional from the village of Winster , Derbyshire.
  3. Constant Billy From the village of Headington Quarry near Oxford
  4. Balance the Straw From the village of Leafield Oxfordshire. (also known as Fieldtown)
  5. Black Joke From the village of Adderbury Oxfordshire.
  6. Bacca pipes jig From Headington Quarry.
  7. Newbiggin Rapper sword dance From Newbiggin by the Sea, Northumberland.
  8. Dancers walk on. Music Winster processional.
  9. Lads a Bunchham From Adderbury
  10. Bean Setting From Headington Quarry.
  11. Truncles From Headington Quarry.
  12. Shepheards Hey From Adderbury.
  13. Dancers walk on, Music Winster processional.
  14. Bobbing Around From Bampton.
  15. Beaus of London City From Adderbury. (This dance is commonly called Shooting.)
  16. Bonny Green Garters From Bampton. ( This dance is always the final one, it is commonly called the morrismans farewell )

Euskal dantzariekin bizitako egunetaz oso oroitzapen onak dituela esan digu, eta euskal dantzak ikaragarriak iruditu zitzaizkiela esanez agurtu gaitu Mikel Wilkinson-ek.

Dokumentuaren akzioak