Beasain: Loinazko ezpata-dantza 2014

2014/06/26

Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten Xabier Sarriegi Paxatxo-ren gidaritzapean. Goizeko 8:30ean elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. Ibilbide honi buruzkoak eta beste zenbait kontu ikus daitezke ondorengo erreportaian, Xabier Sarriegi dantza-maisua eta Patxi Etxeberria banderazalearen ahotan. Irudiak: Eire Vila. Loinazko ezpata-dantza, Beasain, 2014-06-02.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu
Mikel Sarriegi Etxezarreta
Mikel Sarriegi
2014/06/26 15:17
Oso lan polita.
Zorionak eta eskerrik asko beasaindar guztion partetik, daukagun altxor txiki hau ezagutzera emateko oso baliagarria dugu.
Gu saiatuko gara zabalkundea ematen.
Eire Vila
Eire Vila
2014/06/26 16:10
Mila esker Mikel. Eta eskerrik asko zuei grabazio eta dokumentaziorako erraztasunak ematearren. Egun polita izan zen benetan.