Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Frantisek Pospisil: L'Ubietova (Eslovakia): Uztai-dantza

Eslovakiako hainbat herritan egin zituen tokian tokiko dantzen filmaketak Frantisek Pospisil-ek. Honako hau Zvolen eskualdean, L'Ubietova herrian egin zuen. Bertan pod obruce izeneko dantza grabatu zuen, alegia, uztai-dantza. Literalki pod obruce  horrek uztai azpian esan nahi du. Ezpata-dantzetan ohikoak diren figurak uztaiekin egiten ageri dira hemen, eta Pospisil lotura horretaz ohartu zela bistakoa da. Oñatiko arku-dantza edo Lanestosakoa gogorazten digute, eta jakina, horietan ezpata-dantzetan ohikoak diren figura koreografikoak ageri zaizkigu. L'Ubeitovako pod obruce honetan buruzagia eta lau uztai-dantzari ageri dira. Musikari lanetan biolin-jolea eta soinu-jotzailea. Buruzagiak uztai txikia du ezkuan, zenbait herritako alkateek darabiltzen zumearen tamainakoa. Uztai-dantzariek arkuak azpitik eta goitik pasaz zenbait itzuli eta zubi egin ondoren, buruzagiak edalontzi txiki batetik tragoska egin, eta edalontzia bera uztaian paratuta hura dantzatzen du, jira-biran dantzatu ere, edaria galdu gabe. Juan Antonio Urbeltzi esker eskuratu ditu irudi hauek. Frantisek Pospisil, L'Ubietova, Eslovakia, pod obruce, 1925 inguruan.

Dokumentuaren akzioak