Dokumentuaren akzioak
Bideoak
San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
Urrats aratz baino karakteredun eta zeremonialez ezpata-dantzaren hainbat figura egiten dituzte San Bartolome de la Torreko ezpata-dantzariek. Herriko patroi Bartolomeren omenez (abuztuaren 23an eta 24an) eta San Sebastian-en prozesioan (urtarrilaren 20an) egiten duten ezpata-dantzari buruzkoa da honako bideoa. Andaluzian, Huelvan dago San Bartolome de la Torre, eta herriko ezpata-dantzan egiten dituzten mudanza edo aldaerak ikusi daitezke irudietan: urratsa, belauna lurrera, itzulia, zortzikoa, arkua, borobila, laukia, gidaria buruan eta gurutzea. Miguel Castaño dantzariak azaltzen duenez, garai batean zazpi dantzarik egiten zuten baina gaur egun bederatzi izaten dira, horietako bat gidari lanak egiten dituena eta beste bat, Mikel Sarriegik zuzendu digunez (mila esker!) sokaren bukaeran doana, oraingo honetan urratsak kontrako oinarekin markatzen dituena eta rabeador izenarekin ezagutzen dutena. Danbolinteroaren doinura ezpatekin egiten dituzten figurak edo aldaerak (mudanzas) ere aberastu egin dituzten azken urteotan, garai batean bost baitziren eta gaur egun bederatzi. Erabiltzen dituzten ezpatak XVI. mendeko ezpaten erreplikak dira. San Bartolome de la Torre, danza de las espadas, 2010.
Dokumentuaren akzioak