Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Aiziritze: 1989 Ostalerrak

1989ko urtarrilaren 15ean Aiziritzen Claude Iruretagoienak harturiko irudiak ditugu honako hauek, argitaratzen dihardugun bigarren sortako irudiak hain zuzen. Bertako eta inguruetako dantzari beteranoak batu zituzten Aiziritzen. Egun haretako bazkariaren aurretik dantza pixkat egiteko tarterik hartu zuten: ostalerrak jauzia ematen ikus ditzakegu.

Hona hemen ostalerrak jauziaren urratsak grabaketan markatua ikus daitekeen bezala dantza jarrai dezazuen (grabaketa lehenengo errepikapenaren erdialdera hasten da):

  • Xinple lauetan
  • Phika-xinple-phika-akaba
  • Ezker-eskuin-ezker hiru-phika-akaba X2*

        *Segida guztia bi aldiz errepikatzen da. Bukaeran akaba eta fini!

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Ostalerrak 1989-01-15.

Dokumentuaren akzioak