Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Gipuzkoa

Dokumentuaren akzioak

Gipuzkoa

Bedaio 2018 ingurutxoa

Bedaion, irail hasierako Ama Birjinaren omenezko jaietan dantzatzen dute ingurutxoa. Jon Balerdi eta Gorka Zubillaga dantzariek azaldu dizkigute dantzaren inguruko zenbait kontu. Hiru hamarkada dira gutxienez berreskuratu zela zenbait urtetan utzita egon ondoren. Bedaioko Valentina Jauregik (1930) egindako lanari esker hasi ziren berriro dantzatzen, ordutik urtero dantzatu da. Bedaioko txistulari Juan Antonio Sarasolak (1887) sortu zuen doinua. Irailaren 9an jasotako irudiak dira hauek, banderaria eta txistulariak aurretik doazela sartzen da bikotez osatutako dantzari taldea Bedaioko frontoira kalejiran. Bandera, Juan Antonio Sarasolari 1967. urtean, 80 urte bete zituen urte berean egin zitzaion omenaldirako egin zen. Ondoren, bikoteka eta ilaran, inguru-txikia eta inguru-handia dantzatzen dituzte. Dantza, biribilean dantzatutako fandangoa eta arin arinarekin amaitzen dute. Irudiak: Eire Vila eta ahotsak.eus. Bedaio, ingurutxoa. 2018-09-09.

Dokumentuaren akzioak