Dokumentuaren akzioak
Amasa: San Martin 2018 soka-dantza
Amasan, San Martin festetako ostegun arratsaldean dantzatutako soka-dantza. Goizean baserriz baserri oilasko-biltzean ibiltzen dira, baserrietan danfangoak eta arin-arinak dantzatuaz. Ondoren, elkartean bazkaldu eta kalejiran eliza aurrera abiatzen dira herriko gazteak. Oilasko-jokoa egin eta soka-dantza dantzatzen dute. Aurten Garazi Otegi (1999) eta Ioritz Galarraga (1991) aritu dira aurresku eta atzesku. Duela urte batzuk dantatzen zuten herritarrekin aritu dira lehengo dantza-moldea berreskuratzen ahalegintzen. Honako zatiekin osatu dute aurreskua:
- Aurreskua
- Zubia
- Desafioa
- Axeri-dantza
- Agurra
- Desafioa
- Fandangoa
- Arin-arina
- Kalejira
Irudiak: Amaiur Aristi. San Martin, soka-dantza, Amasa, 2018-11-08.
Etiketak
- soka-dantza
- tokian-tokikoa
- aurreskua
- dantza-soka
- juan-san-martin
- tradizionala
- amasa
- oilasko-jokoa
- 2018
- gipuzkoa
Dokumentuaren akzioak