Dokumentuaren akzioak
zerutxu-dantza-taldea etiketa duten bideoak
Markiña-Xemein: Aurreskuaren egitura eta pausoak
Zerutxu dantza taldeko kideek soka-dantzan dantzatzen dituzten Eskualdatzeko soinua (dantzariek "Pasamanos" esaten diotena) eta Andreen deirako doinua edo agurra erakutsi dizkigute; hain zuzen ere, aurreskuak eta atzeskuak euren gonbidatuaren bila joaten direnean sokan dantzatzen duten zatia. Urtean bi egunetan dantzatzen dute Markina-Xemeinen aurreskua: Karmen egunean eta San Migel egunean. Karmen eguneko eguerdian Markinan eta San Migel egunean Xemeinen; eguerdian ezpata-dantzaren ondoren eta iluntzean mahai-gainekoaren aurretik. Aaaron Arriola aritu zaigu dantzan eta xehetasunak ematen. Irudiak: Amaiur Aristi. Aurreskuaren egitura eta pausoak, Eskualdatzeko soinua eta Andreen deirako doinua, Markiña-Xemein, 2025-09-29.
Dokumentuaren akzioak