Dokumentuaren akzioak
Raices: Markina-Xemein 1977 Zerutxu dantza taldea
Markina-Xemeingo 1977ko Zerutxu dantza taldearen entseguetako irudiak ikus ditzakegu bideo honetan. Felipe Amutxastegi eta Mertxe Zelaia ageri dira dantza-irakasle lanetan. Beroketak, dantzari-dantzako urratsak, arin-arina edota gorularien-dantzak erakusten ageri dira Felipe eta Mertxe Markina-Xemeingo neska-mutikoei. Manuel Garrido Palacios ageri da Felipe eta Mertxe elkarrizketatzen. TVEn Raices programa zuzendu zuen Manuel Garrido Palaciosek 1972 eta 1982 bitartean. Haurrekin jolasean hasten direla kontatzen dute Mertxek eta Felipek erritmoa barnera dezaten lehendabizi. Dantzak eta euskara mantentzea dela beraien helburua diote. 110 ikasle inguru dituzte eta egunero entseatzen dute talde ezberdinek 19:00-22:00. Badute transmisioaren eta dantzak irakasleen erreleboaren inguruko kezka, baina itxaropena dute dantzari gazteak handitzen direnean beraiek ere helduko diotela taldeari. Tokian tokiko dantzen ikasketan eta herrien arteko elkartrukea oinarritzen direla diote. Amaitzeko, mutikoek zahagi-dantza dantzatzen dute. Irudiak: Raices, RTVE. Zerutxu dantza taldea, Markina-Xemein, 1977.
Etiketak
- markina-xemein
- tokian-tokikoa
- felipe-amutxastegi
- xxmendea
- tradizionala
- zerutxu-dantza-taldea
- 1977
- rtv
- irudi-zaharrak
- entseguak
- mertxe-zelaia
- zerutxu
- bizkaia
Dokumentuaren akzioak