Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zarautz etiketa duten bideoak

Zarautz: San Pelaio 2018 aurreskua

Zarauzko Iñurritza auzoan aurreskua ateratzen dute San Pelaio egunean. Xabier Eizagirre auzo elkarteko kideak eta dantzariak azaldu digu, 1973an Esteban Garro auzoko haur eta gazteei dantza erakusten hasi zela. 1974an aurreskua atera zuten San Pelaio egunean eta ordutik urtero ateratzen dute. Orain dela hiru urte, berriz, neskak ere mutilekin batera sokan atera ziren. Noizbait dantzan ibili izan diren auzotarrek dantzatzen dute aurreskua, aurten inoiz baino lehenago hasi dira entseatzen, azken urteetan falta izan zaien seriotasun horri eutsi nahi diote. Aurrelari eta atzelari postuak aldatzen joaten dira dantzan zehar, horrela, lanak banatzen dituzte denen artean. Dantza zati hauekin osatu dute aurreskua:

  • Desafioa
  • Axeri-dantza
  • Agurra
  • Desafioa
  • Zortzikoa
  • Fandangoa
  • Arin-arina
  • Kalejira

Irudiak: Eire Vila. San Pelaio aurreskua, Zarautz, 2018-06-26.

Dokumentuaren akzioak