Dokumentuaren akzioak
no-do etiketa duten bideoak
Aurreskua eta dantzari-dantza 1946
Aurreskua eta dantzari-dantzako zati batzuk ageri zaizkigu 1946ko NO-DOko irudi hauetan. Aurreskuan zerbitzariek emakume bat sokara gonbidatu duten momentua ageri da lehenengo irudietan. Zerbitzariak gonbidatuaren alde banatan txapelei eutsita eskutik lotuta doazela, aurreskuaren aurrean kokatzen dira eta aurreskuak agurra dantzatzen du. Jarraian, atzeskuaren agurra ikus daiteke. Agurren ondoren, soltean ari dira dantzariak eta gonbidatuak eta biribilketan azkenik, zubiak osatuz. Aurreskuaren ondoren, dantzari-dantzako zenbait dantza daude grabatuta, hain zuzen ere, banangoaren, makila-jokoaren eta txotxongiloaren zatitxo batzuk. Aitor Gorostizari esker ondoriozta dezakegu Barakaldon hartutako irudiak direla. Txistularia Luis Torre barakaldoarra da eta pasarte txiki batean, banangoaren eta makil dantzaren artean, Barakaldoko orduko alkatea ikusten da, Jose Maria Llaneza. Ondoan, Retuerto auzoko apaiza du, aita Angel Castro. Aurreskuarena Gerardo Goiriena barakaldarra omen da. Aurreskua eta dantzari-dantza, RTVE, Filmoteca Española, 1946.
Dokumentuaren akzioak