Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

joaldun-txikiak etiketa duten bideoak

Zubieta: Errege Bezpera 2023

Errege Bezperan, urtarrilaren 5ean, izaten dute lehen kontaktua Zubietako gaztetxoek joareekin. Goiz osoan zehar puska-biltzean joareak astintzen aritzen dira. Berezkotik asko behar duela dio Imanol Baleztenak, baina aurreko belaunaldikoengandik eta arituz ikasten dela dio. Igor Babazek ederki gogoratzen ditu nola egiten zuten goiz osoan jasotakoaren banaketa. Goizean gaztetxoen saioa izaten dela azaldu digu eta gauean helduena, argitu arte ibiltzen dira joareekin. Hegoi Fagoaga, Unai Mendiburu, Markel Elizalde eta Nahia Mariñelarena joareekin ibili dira eskean, osabek edo gurasoek etxean irakatsitakoa praktikara emanaz kalean. Irudiak: Amaiur Aristi. Errege Bezpera, Zubieta, 2023-01-05.

Dokumentuaren akzioak