Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

hartza etiketa duten bideoak

Ituren: inauteriak 1969 joaldunak

Iturengo inauterietako 1969ko irudiak ikusi daitezke filme honetan. Gaur egun fama eta oihartzun zabaldu duten inauteriak oraindik herri mailako ospakizun xume bezain mamitsua ziren garaiko irudiak dira. Jaime Albillosek grabatutako irudiak dira, 1960-70eko hamarkadan Euskal Herriko hainbat festa eta dantza grabatzen ibili baitzen orain gutxi zendu den Goizaldi dantza taldeko dantzaria. 

00:00 Lehenengo irudiak gauez hartuak dira. Joaldunak, haurrak atzetik dituztela, herrian zehar dabiltza.

01:36 Goizez joaldunak ostatuan elkartzen dira eta puska biltzean irteten dira herriko gazteak baserriz baserri soinujolearen laguntzaz. Ostatura nola itzultzen diren ere ikusten da bideoan.

08:33 Jarraian, ostatu barruan joaldun bat nola janzten duten ageri zaigu pausoz pauso.

11:57 Behin joalduna goitik behera jantzita kalera irteten da talde osoa, herriko kaleetan eta mendi bideetan ikus ditzakegu joaldunak joareak astintzen. Tartean, indarrak hartzeko baliatzen duten bazkariko momentua edota joaldunen burukoak erakusten dituzten irudiak ere ageri dira.

26:51 Hartza nola janzten duten ere ikus dezakegu Albillosen grabazio honetan. Ardi larruarekin estaltzen diote gorputz osoa zatika zatika herriko gazte bati. Begiak guztiz ez tapatzeko, aurpegi inguruko larrua nola zulatzen dioten ere erakusten digute.

30:42 Hartza korrika irteten da kalera. Herriko gazteekin, mozorroekin eta joaldunekin batera haurren atzetik dabil saltaka denak zirikatzen.

Irudiak: Jaime Albillos. Ituren, inauteriak, joaldunak, 1969.

Dokumentuaren akzioak