Aiziritze: Kabalkada 1989 kontra-dantzak 1
Kontra-dantzak dantzatzen ageri dira Burgaintzi dantza taldeko dantzariak, 1989an Aiziritzen ospatu zituzten kabalkadetan. XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian Nafarroa Beherean oso ohikoak izan ziren kontra-dantzak plazetako dantzaldietan, eta hainbat doinu eta figura dantzatzen ziren. Horien guztien artean badira lau kontra-dantza doinu jarraipen handia izan dutenak XX. mendearen bigarren partean ere, eta besteak beste Luzaiden Pazko eguneko Bolant egunean dantzatzen direnak azken hamarkadetan. Hain zuzen ere lau kontra-dantza horiek dira Burgaintziko dantzari gazteek dantzatzen dituztenak bideo honetan: Lehen kontra-dantza Bigarren kontra-dantza HIrugarren kontra-dantza (polka izenarekin ere ezagutzen dena) Laugarren kontra-dantza (Xilo-xilo ere deitua) Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Burgaintzi, Kabalkada: 1. kontra-dantza, 2. kontra-dantza, 3. kontra-dantza eta 4. kontra-dantza (xilo-xilo). Aiziritze, 1989-02-12.
https://dantzan.eus/bideoak/aiziritze-kabalkada-1989-kontra-dantzak-1
https://dantzan.eus/bideoak/aiziritze-kabalkada-1989-kontra-dantzak-1/@@images/image-1200-b8492def7b15800a20480819b6d8a1e2.jpeg
Aiziritze: Kabalkada 1989 kontra-dantzak 1
Kontra-dantzak dantzatzen ageri dira Burgaintzi dantza taldeko dantzariak, 1989an Aiziritzen ospatu zituzten kabalkadetan. XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian Nafarroa Beherean oso ohikoak izan ziren kontra-dantzak plazetako dantzaldietan, eta hainbat doinu eta figura dantzatzen ziren. Horien guztien artean badira lau kontra-dantza doinu jarraipen handia izan dutenak XX. mendearen bigarren partean ere, eta besteak beste Luzaiden Pazko eguneko Bolant egunean dantzatzen direnak azken hamarkadetan. Hain zuzen ere lau kontra-dantza horiek dira Burgaintziko dantzari gazteek dantzatzen dituztenak bideo honetan:
- Lehen kontra-dantza
- Bigarren kontra-dantza
- HIrugarren kontra-dantza (polka izenarekin ere ezagutzen dena)
- Laugarren kontra-dantza (Xilo-xilo ere deitua)
Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Burgaintzi, Kabalkada: 1. kontra-dantza, 2. kontra-dantza, 3. kontra-dantza eta 4. kontra-dantza (xilo-xilo). Aiziritze, 1989-02-12.
Itsatsi bideo hau zure webgunean