Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

etxahun-iruri etiketa duten bideoak

Urdiñarbe: Musikaren eguna 2018 Atharraztarrak

Atharraztarrak jauzia dantzatzen Urdiñarben. Maiatzaren 20an musikaren eguna ospatu zuten Urdiñarben eta, nola ez, dantzek ere hartu zuten beren lekua. Hainbat jauzi dantzatu zituzten, tartean, askotan dantzatzen ez den Atharraztarrak jauzia.

Pierra Bordazarrek, Etxahun-Irurik, sortutako jauzia da. Migel Angel Sagasetaren Luzaideko ddantzak liburuan jasotzen denez, Mixel Etxekoparren ustez 1949an Atharratzen egin zituzten maskaradetarako sortua da. Allandu Etxahunen ustez, berriz, 1975ean edo egin zuen bere aitak. Argi dagoena da, 1979an Etxahun-Irurik egindako Ximena pastoralean dantzatu zela, orduan Mixel Etxekoparrek jo zuen jauziaren doinua txistuaz.

Hemen duzue Atharraztarrak jauziaren urratsen-segida:

  • Sinple (lauetan)
  • Pika, sinple (lauetan)
  • Antzina pika (lauetan)
  • Sinple, doble, pika, itzul eta hiru, itzul eta hiru (bietan)
  • Antzina pika (lauetan)
  • Pika, sinple, pika, doble
  • Ezker, doble, ezker, doble
  • Pika eta hiru (lauetan)
  • Sinple (lauetan)
  • Pika, zeina, sinple, pika, zeina, doble
  • Sinple (lauetan)
  • Pika, sinple, pika, doble (bietan) 

 

Irudiak: Maider Bedaxagar. Urdiñarbe, Musikaren eguna, Atharraztarrak, 2018-05-20.

Dokumentuaren akzioak