Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Guilcherren grabazioak Zuberoan 02

Dokumentuaren akzioak

Guilcherren grabazioak Zuberoan 02

2010/04/27 07:00

Irurin, Arño Bordazaharre "Etxahun" ageri da dantzan. Pierre Bordazaharra "Etxahun Iruriren" semea da Arño, eta aita ageri da zenbait unetan seme-dantzariari begira. Urratsak, aitzineko puntuak banan-banan ematen ditu Arñok, eta Guilcherren kamerak puntu desberdinetatik grabatzen du dantza. Bigarren zatian Irurin bertan, hiru dantzarik maskaradetako zenbait dantza eskaintzen dituzte: sarrerako martxa, gabota eta godaleta hain zuzen ere. Arño Bordazaharre zamaltzain lanetan ageri da eta Etxahun Iruri txirula jotzen. Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile frantziarrak Euskal dantzak atzertu zituen 1962 eta 1976 bitartean. Bere ikerketetarako hainbat film grabatu zituen. 2006ko azaroaren 11an, Mone Guilcher, bere alabak, Zuberoan egindako grabazio horietako batzuk aurkeztu zituen Barkoxen, dantzaren inguruan antolatuta jardunaldietan.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.