Urdiñarbe: Musikaren eguna 2018 Atharraztarrak
Atharraztarrak jauzia dantzatzen Urdiñarben. Maiatzaren 20an musikaren eguna ospatu zuten Urdiñarben eta, nola ez, dantzek ere hartu zuten beren lekua. Hainbat jauzi dantzatu zituzten, tartean, askotan dantzatzen ez den Atharraztarrak jauzia. Pierra Bordazarrek, Etxahun-Irurik, sortutako jauzia da. Migel Angel Sagasetaren Luzaideko ddantzak liburuan jasotzen denez, Mixel Etxekoparren ustez 1949an Atharratzen egin zituzten maskaradetarako sortua da. Allandu Etxahunen ustez, berriz, 1975ean edo egin zuen bere aitak. Argi dagoena da, 1979an Etxahun-Irurik egindako Ximena pastoralean dantzatu zela, orduan Mixel Etxekoparrek jo zuen jauziaren doinua txistuaz. Hemen duzue Atharraztarrak jauziaren urratsen-segida: Sinple (lauetan) Pika, sinple (lauetan) Antzina pika (lauetan) Sinple, doble, pika, itzul eta hiru, itzul eta hiru (bietan) Antzina pika (lauetan) Pika, sinple, pika, doble Ezker, doble, ezker, doble Pika eta hiru (lauetan) Sinple (lauetan) Pika, zeina, sinple, pika, zeina, doble Sinple (lauetan) Pika, sinple, pika, doble (bietan) Irudiak: Maider Bedaxagar. Urdiñarbe, Musikaren eguna, Atharraztarrak, 2018-05-20.
https://dantzan.eus/bideoak/urdinarbe-2018-atharraztarrak
https://dantzan.eus/bideoak/urdinarbe-2018-atharraztarrak/@@images/image-1200-fd308fbe3444c6efb7bf617ec9464fac.jpeg
Urdiñarbe: Musikaren eguna 2018 Atharraztarrak
Atharraztarrak jauzia dantzatzen Urdiñarben. Maiatzaren 20an musikaren eguna ospatu zuten Urdiñarben eta, nola ez, dantzek ere hartu zuten beren lekua. Hainbat jauzi dantzatu zituzten, tartean, askotan dantzatzen ez den Atharraztarrak jauzia.
Pierra Bordazarrek, Etxahun-Irurik, sortutako jauzia da. Migel Angel Sagasetaren Luzaideko ddantzak liburuan jasotzen denez, Mixel Etxekoparren ustez 1949an Atharratzen egin zituzten maskaradetarako sortua da. Allandu Etxahunen ustez, berriz, 1975ean edo egin zuen bere aitak. Argi dagoena da, 1979an Etxahun-Irurik egindako Ximena pastoralean dantzatu zela, orduan Mixel Etxekoparrek jo zuen jauziaren doinua txistuaz.
Hemen duzue Atharraztarrak jauziaren urratsen-segida:
- Sinple (lauetan)
- Pika, sinple (lauetan)
- Sinple, doble, pika, itzul eta hiru, itzul eta hiru (bietan)
- Pika, sinple, pika, doble
- Ezker, doble, ezker, doble
- Pika, zeina, sinple, pika, zeina, doble
- Pika, sinple, pika, doble (bietan)
Irudiak: Maider Bedaxagar. Urdiñarbe, Musikaren eguna, Atharraztarrak, 2018-05-20.
Itsatsi bideo hau zure webgunean