Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

eric-bouvier etiketa duten bideoak

Barkoxe: maskaradak 1979 kontra-dantza

Barkoxen 1979ko udan eman ziren maskaradetako kontra-dantza edo kadrilla dugu irudietan. Jauna eta Anderea eta Laboraria eta Laborarisa ari dira dantzan. Honako urrats edo figurak egiten dituzte:

  • bikotean itzuliak
  • beste bikotea agurtu
  • borobilean itzulia eta leku trukaketa
  • beste bikotea agurtu
  • borobilean itzulia eta leku trukaketa
  • beste bikotea agurtu
  • bikotean itzuliak

Zenbaitetan maskaradetan kadrillak dantzatu izan dituzte arizaleek beste ohiko dantzekin batera. Badirudi arratsaldeko saioko irudiak direla. 1979an neguan eta udan ospatu ziren maskaradak, inauteri garaikoak Altzürükuko gazteek eta udakoak Barkoxeko gazteek emanak. Irudiak: Erix Bouvier. Kontra-dantza, maskaradak, Barkoxe, 1979.

Dokumentuaren akzioak