Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Altzürükü: Maskaradak 1979 barrikada

Dokumentuaren akzioak

Altzürükü: Maskaradak 1979 barrikada

2020/06/10 09:45

Altzürüküko gazteek 1979an herrian bertan eman zituzten maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikada batean Eric Bouvierrek grabatutako irudiak dira. Maskaradako segizio osoa ikus dezakegu herri sarreran eta ondoren barrikadak haustea dantzan. Dantza saioa amaituta arizaleek hurrengo barrikadarako bidea hartzen dute. Xirularia Jean Mixel Bedaxagar da eta xorrotxetako bat Niko Etxart. Entseniariak Pierre Jaragoyhen eta Jakes Jaragoyhen; gatuzainak Benat Eppherre eta Dominika Jaury (Arhetx); kantiniersak Benat Queheille eta Battitta Queheille; zamaltzainak Dominika Eppherre eta Petti Jaury (Arhetx); entseniariak Jean Pierre Jaury (Arhetx) eta Marti Jaimes (Aguer).

Aurtengoan ere Altzürüküko gazteek eman dituzte maskaradak, orain lau hilabete hasi zituzten, baina pandemia dela eta emanaldi erdiak baino ezin izan dituzte egin. 1979an, berriz, inoiz baino maskarada gehiago izan ziren. Inauteri garaian Altzürükük eman zituen eta gero udan Barkoxeko gazteek. Irudiak: Eric Bouvier. Maskaradak, barrikada, Altzürükü, 1979.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.