altzurukuko-maskaradak etiketa duten bideoak
Altzürükü: Maskaradak 1979 barrikada
Altzürüküko gazteek 1979an herrian bertan eman zituzten maskaradetako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikada batean Eric Bouvierrek grabatutako irudiak dira. Maskaradako segizio osoa ikus dezakegu herri sarreran eta ondoren barrikadak haustea dantzan. Dantza saioa amaituta arizaleek hurrengo barrikadarako bidea hartzen dute. Xirularia Jean Mixel Bedaxagar da eta xorrotxetako bat Niko Etxart. Txerreroak Pierre Jaragoihen eta Jakes Jaragoihen; gatuzainak Benat Epherre eta Dominika Jauri ...