Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

durangaldea etiketa duten bideoak

Berriz: San Pedro 2019 banangoa

San Pedro egunean Berrizko ezpata-dantzariek dantzatutako banangoa dugu irudietan. Egun handia izaten da San Pedro eguna Berrizen eta herriko dantzariek dantza dantzari-dantza eta erregelak dantzatu ohi dituzte festa egunean, eguerdian eta iluntzean dantzatzen dute. Bideoan jasotako irudiak 20:00etako emanaldikoak dira. Aurtengoa historikoa izan da, emakume batek dantzatu baitu lehen aldiz. 2016an, Berrizko dantza ekitaldi nagusietan emakumeen parte hartzea bermatzeko neurriak hartu zituzten udalak eta herriko bi dantza taldeek. Hori horrela, ordura arte gizonezko ezkongabeei bakarrik ematen zitzaien plazan dantzatzeko aukera eta ordutik herritar guztiei ireki zaie atea, generoa eta egoera zibilagatik inor baztertu gabe. Dantzariak: Unai Zabala, Gorka Otaduy, Beñat Albizuri, Unai Areitiurtena, Gontzal Arregi, Amaia Uzuriaga, Jon Aresti eta Ernesto Milikua. Txistularia: German Aldekoa. Irudiak: Eire Vila eta Oier Araolaza. San Pedro, banangoa, Berriz, 2019-06-29.

Dokumentuaren akzioak