Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dantzari-dantza etiketa duten bideoak

Eusko Ikusgayak 01 Berriz: Dantzari-dantza 1923-1928

Berrizko dantzariak 1920ko hamarkadan dantzari-dantza egiten ageri zaizkigu irudi hauetan. Maiz aipatzen den Eusko Gaztediren erreformak eragin gabe mantendu dute Berrizko dantzari-dantza eta irudi hauek altxor zoragarria dira hori erakusteko. Berrizko dantzariek XX. mende osoan erakutsitako estiloa bete-betean ikusi daiteke hemen. 

Berrizko eliza aurrean agintariena, ezpata-joko nagusia, banangoa, makil-jokoa eta txotxongilo dantzak egiten dituzte. Aipatzekoa da taldearen antolaketan gaur egun baino distantzia handiagoak hartzen dituztela dantzarien artean. Urratsetan eta estiloan gaur egun arte iraun duen dantzakera garbi-garbi ageri da, are gehiago, dantzariak gorputzez aske antzematen dira, dantzakera aeroago eta espresiboagoa antzematen zaie.

Aipatzekoa da txotxongiloan bi dantzari altxatzen dituztela gora eta goian daudela ezpatak gurutzatzen dituztela. Gaur egun Berriz-en eta Durangaldean oro har, dantzari bakarra altxatzen da gehienetan, baina Abadiñon ordea bi dantzari altxatzen dituzte gaur egun ere.

Eusko Ikusgayak

Irudiok Manuel Intxaustik Eusko Ikaskuntzarentzat 20ko hamarkadan filmatutako Eusko Ikusgayak bilduman jasota daude. Euskal zinemaren aitzindarietakoa izan zen Manuel Intxausti. 1923 eta 1928 bitartean Euskal Herrian batera eta bestera ibili zen kamera hartuta euskaldunen ohiturak eta dantzak filmatzen, eta horri esker honelako altxor zoragarriak ditugu eskura. Hona orain arte argitaratu ditugun zatiak:

 

Ikerfolk-en fondoan jasotako irudi hauek Euskadiko Filmategiak digitalizatu ditu eta Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den dantza artxiboen digitalizazio programan txertatuta daude. Berriz, dantzari-dantza, 1923-1928. Euskadiko Filmategia, Ikerfolk fondoa: Eusko ikusgayak bilduma (Eusko Ikaskuntza).

Dokumentuaren akzioak