Dokumentuaren akzioak
dantza-lotua etiketa duten bideoak
Mendi Alde: Bals
Kepa Deuna 2019ko Kabiezesko jaietan, Santurtzin, bertako Mendi Alde Euskal Dantza Taldeak balsean oinarritutako koreografia bat aurkeztu genuen; balsak, beste dantza herrikoi askok bezala, errepresioa jasan behar izan zuen bere garaian.
Dantza oso ezaguna eta hedatua da balsa, eta honez gain, bai talde koreografiari baita bikote dantzari ere errez moldatzen zaio. Gaur egun areto dantzatzat hartzen den arren, jatorrian dantza herrikoia izan zen, eta behin eta berriro jasan behar izan zuen errepresioa dantza immoraltzat baitzuten.
Prestatu dugun koreografia honek dantza herrikoiak bikoteka dantzatzeko izan duen joera errepresentatzen du, baita debekuak sortarazten dituen hutsuneak eta aldaerak ere. Balsak aldaera asko dituen arren, gure abiapuntua Katrien Van Craenenbroeck koreografo y folkloristarena izan da, bere ereduak liraintasuna eta tradizioa baititu ezaugarri. Eredu horretan oinarrituz, pausuak gehitu ditugu eta irudiak talde koreografiara moldatu ditugu gure kantutegi tradizionaleko “Loriak udan” musika baliatuz.
Autore askok Indalecio Bizkarrondo Ureñaren, Bilintxen, poesia gogora ekarri dute “Loriak udan” musika baliatuz, eta guk ere gure herriaren historia, gure poeta eta gure dantza herrikoia gogorarazteko aukeratu nahi izan dugu.
Irudiak: Mendi Alde. Bals, 2019.
Dokumentuaren akzioak