Dokumentuaren akzioak
Ezkozeko kadrileak eta dantza lotua berreskuratzeko topaketa
Ezkoze, Escòs okzitanieraz, Bearnoko Ortheze kantonamenduan dago, Euskal Herritik gertu, garai batean Nafarroako parte zen. XX. mendean ohitura izan dute herriko jaietan eta dantzaldietan jauziak, kadrile forma batzuk eta lotuan dantzatzeko. Bigarren mundu gerraren ondoren ere eutsi zioten ohiturari 1960ko hamarkadara arte.
Ezkozeko Lo Larèr elkarteak 1996. urtean ikerketa eta bilketa lanari ekin zion herriko nagusien artean dantza molde horiek berreskuratu asmoz. Helburu horrekin, bertako zein inguruko adineko dantzarien eta musikarien topaketa ere antolatu zuen herriko dantza-gelan (gizarte etxean) eta hala gerra aurreko jauzi, kadrile eta bikote dantzak eta haien doinuak grabatu ahal izan zituzten.
Bideoan ikus daitezke dantzari helduak doinuak aukeratzen, entseatzen, dantzak gogoratzen... Kadrileetako bost figurak dantzatzen ageri dira, eta ondoren baita lotuan ere: polka, mazurka, exkotix eta baltseoan.
Dantzari zaharren gustuko doinuak aukeratzeko, Donibane Garaziko "Ramuntxo" orkestraren grabaketak baliatu zituzten, XIX. mendeko Frantziako kadrileak, eta 5. figurarako berriz Sauveterre de Bearn-eko kadrilearen doinua.
Irudiak: Ezkozeko Lo Larèr elkartea. Kadrileak eta dantza lotua berreskuratzeko topaketa, Ezkoze, 1996.
Etiketak
- berreskurapena
- irudi-zaharrak
- dantza-lotua
- kadrilea
- kontra-dantzak
- ezkoze
- 1996
- polka
- biarno
- tradizionala
- baltsa
- dantza-topaketak
- exkotix
- bearno
- xxmendea
- adinekoak-dantzan
Dokumentuaren akzioak