Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ameriketako-estatu-batuak etiketa duten bideoak

Soul Train: dantzari lerroa

Bikotean koreografiatutako gorputz mugimendu eta urrats akrobatikoak ziren nagusi 70eko hamarkadako Soul train programan. Ameriketako Estatu Batuetako hainbat katetan eman zuten, eta arrakasta handia izan zuen gazte beltzen artean. Dantza zen saioaren muina, urte haietan gailentzen ari ziren dantzalekuetarako musikarekin batera. Garai hartako musikari garrantzitsuenek hartu zuten parte bertan, esaterako, James Brownek edota Stevie Wonderrek. Soul Train Line (soularen trenbidea) deitzen zioten bideoan agertzen den zatiari, eta aurretik prestatuko piezak ematen zituzten partaideek. Soul train, dantzari lerroa.  

Dokumentuaren akzioak